Adierazpen eskubidearen urraketak, barrikadak eta polizia

Adierazpen eskubidearen urraketak –

Kontserbadore zintzoenak (ez da PPren edo VOXen kasua, jakina) defendatuko duen eskubide bakar bat ere ez dago barrikaden ketan lortu ez dena. Eskubide zibilak, lan duintasuna, demokraziaren ordenu zibilizatua eta Konstituzioa. Kataluniako tsunami demokratikoaren inguruan sarean jasotako iritzia.

Indarkeriarako kondenak. Artifizio bat besterik ez dira, eskandalu itxurako eszenifikazio generiko bat, beste eszenatoki batzuetan indarkeriaren erabilera defendatzen dutenek zabaldu ohi duten esparru politiko batean. Antonio Maestre. El Diario.es egunkarian egunotako istiluei buruzko iritzia.

Adierazpen eskubidearen urraketak
Arg: Ramon Llorensi (Flickr)

Ados nago bi iritzi horiekin. Zergatik hainbeste espantu barrikada batzuen aurrean, beste tokietan, Txilen edo Frantzian, esaterako, gertatzen direnean ontzat hartzen ditugunean? Eta zer nolako biolentzia motaz ari gara, ez baitago biolentzia bakarra,  hainbeste gaitzespen eta salaketa artean?

Ahaztu egin al dugu non dagoen egungo biolentziaren iturburua? Zergatik, hain garbi egonik, endredatzen gara eztabaida antzuetan; Mozal Legean aplikazioan eta boterearen aldetik eskubide zibileko hainbat urraketen injustizian dagoenean arazo nagusia?

Ahaztu al zaigu Eskubide Zibiletan, garrantzitsuenetako bat adierazpen askatasuna dela; hain zuzen Haselen atxiloketarekin urratu dena? Beraz, pitokeria hutsa da esatea Espainiar Estatuan ez dagoela kale istiluetarako justifikaziorik. Horrela, zurikeria hutsa da alde bateko biolentzia gaindimentsionatzea, bestea, sistemikoa dena, estali edo gutxietsi egiten den artean; batez ere, Espainiar Parlamentuan Mozal legea ezabatzeko dagoen ezintasuna kontuan izanik, gehiengo formal bat egon arren horren alde, eta Kataluniako eskaerei nola erantzun zaion ikusita.

Horrez gain, ahaztu egiten zaizkigu manifestazio horietan parte hartzen duten gazte amorratuen ezaugarriak. Zati handi bat 16 eta 25 urte bitarteko gazteek osatzen dute. Horien %40a lanik gabe dago; pobreziak, batez ere emakumeen artean, gora egiten duen sektorea osatuz. Alokairuak jasangaitzak dira; prekarietatea erremediorik gabe hedatzen da, gosearen ilarak nola. Hezkuntza porru egina dago, osasuna bezala. Burokraziaren paretaren eta diseinatutako ereduaren orbanaren aurrean jartzen da Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera. Hots, bidegabekeriak eta arbitrariotasunak pilatzen dituen iraunkortzat jotzen den ezegonkortasunean murgilduta. Harritzekoa zera da, egoerak oraindik nola ez duen eztandarik egin .

Kezkagarria dira benetan, egoera honi erantzuteko ezkerraren ahulezia eta gazteriari borrokatzeko esparru eraginkorragoak eskaintzeko ezintasuna.

Egoera horretan normala deritzait partidu sistemikoak, eskubiko zein ezkerreko, harriduraz eta espantuz erantzutea kale istiluen aurrean, ura beren errotara eramaten ahaleginduz. Ildo berean daude, egoeran goxo daudenak edo askatasuna faltan sumatzen ez dutenak, edo, besterik gabe, beren askatasuna bermatua izanik, rapero baten eskubideak beren  kontua ez dela sinisten dutenak.

Sinestezina egiten zait, ordea, ezker eraldatzailearen aldetik gauzak garbiago ez azaltzea. Izan ere, jazarpenik gabe eta errepresiorik gabe ez litzateke kale istilurik izango; are argiago, polizia agertuko ez balitz, barrikarik ez legoke. Ahaztu gabe manifestarien artean infiltratzen diren polizi xaxatzaileak. Gobernuek jakingo dute zergatik errazago egiten zaie poliza bidaltzea manifestariak jipoitzea, rapero, edo dena delakoaren, eskubidea bermatzea baino.

Eta anabasaren erdian, betiko kontua; zein ote da poliziaren zeregina egungo egoeran eta gizartean? Azpimarratu nahi dut, lehenik eta behin, ezin dela klase dominatzailearen nagusitasuna existitu jazartzeko gaitasunik gabe. Hori da poliziaren misioa. Jakina, polizia, eta gobernu, mota asko dago kapitalismoa zaintzeko; denak ez direlarik berdinak; esate baterako, garai bateko bobbiak manifestazio eta istiluen kontentzioan oinarritzen ziren, ez oldartzean edo jipoitzean. Horrek badu bere garrantzia. Alabaina, Espainiar Estatuko polizia guztiek, zein Frantziakoak, izan guardia zibila, polizia nazionala, mossoak edo Ertzaintza, eraso bortitzarekin erantzun ohi dute,  nahiz eta Erkoreka jaunak behin eta berriro errepikatu Ertzaintzak proportzionaltasunez eta modu demokratikoan dantzatzen duela Arkauteko makil-dantza. Hala ere, polizia eredua eztabaidagaia izango balitz, gaitzerdi!

Estatuaren bortizkeriaren aurrean, nik uste dut autodefentsa legitimoa dela; ez baitut onartzen biolentziaren indarra estatuak bakarrik erabili dezakeela justifikatzen duen printzipioa. Zer nolako autodefentsa hori ondorengo eztabaida da.

Izan ere, ezker eraldatzailearen esku egon behako luke, gaitzespen soilaz gain, amorru soziala kontzientziaz eta estrategiaz hornitzeko ahalegina egitea. Beti dago marra fin bat zapalduen haserrearen defentsaren, fetitxismo estetikoaren eta ezintasun politikoaren artean. Manifen osteko sute askok mugimenduaren ahuldadearen eta ezintasunaren adierazle izan litezke, indar erakuslea baino; baina hori mugimenduak berak eztabaidatu beharko du, alegia zein ote den borroka mota eraginkorrena.  Desobedientzia zibil baketsua askotan politikoki zein teknikok askoz eraginkorragoa da, bestelako moldeak baino. Lurrean esertzea herri harresia eginez edo sua ematea kaleari. Baino horretako ezker eraldatzailea presente egon behar du manifestazio horietan; ezin du gazteria umezurtz utzi, eta gero kexu egin borroka mota batzuek arazoa desitxuratzen dutelako.

Auto-antolaketak, denboraren kontrol eta plangintza gehiago eskatzen ditu. Norberaren mugak zabaltzean eta funtsezko gaia ez ahaztean oinarritzen da, hau da, masak dira, gehiengoa izateko gaitasunaz, eskubideak lortzen dituztenak. Eta ezkerrak hori beharko luke abiapuntu. Instituzioetan aritzeaz gain, kalea eta herri antolaketan murgildu.

Zenbat eta gehiago izan, orduan eta modu egokiagoan defendatuko dugu geure burua; izan ere, asko izatea da gure defentsarik onena, eta gure erasorik egokiena. Ikas dezagun, halaber, gure aurrekoen porrot abangoardistetatik, iraultza egiteko masen indarra erabiltzeari uko egin zioteneko porrot eta traizioetatik ikasten saiatu garen bezala.

Globalizazioaren aurkako manifestazio erraldoietan ere beti egoten ziren ildo edo estrategia desberdinak; gehiengo baketsu batena, tutti bianchi edo bere gorputza desobedientziaren borroka gune bihurtzen zutenak, eta black gune, bat zeina istiluekin bukatzen ez bazuen ez zen kontent geratzen; baina horrek ez zuen desitxuratzen gehiengoaren aldarrikapenak.

Pablo Haselen askatasunaren alde mobilizatzen jarraitu beharra dago, mobilizatzen, poliziaren basakeria salatzen eta oligarkiaren lekaideen hipokrisiari aurre egiten. Hori bai, nik uste dut lehentasuna mobilizazio jendetsuak, herritarrei kalte eragiten ez dizkietenak, izan beharko lirateke. Eta polizak oldartzen bazaigu, autodefentsa neurtua, beti hiritarrak kontuan hartzen duena. Horretan bihurtu da Kataluniako independentismoa indartsu. Ez al dugu gogoratzen garai bateko manifetan beti bukatzen zirela, egun bezala, ranbletako  eskaparateak apurtzen? Eta, nola, ondoreng dena aldatu zela?

Alabaina, independentismo horren buruzagitzaren egungo gaitasun eza eta bere inkoherentziak dira, hein handi batean, mugimendu horren zartatzea eta aglutinatzeko gaitasunaren galera. Batez ere kontuan izanik, independentismoaren buruan dauden zenbait alderdi, polizia buru jartzen direnean, ahaztu egiten dutela poliziaren logika zein den. Eta garai batean, PSOEk Guardia Zibila deskubritu eta berarekin maitemindu zenaren antzera, badira gobernura heldu eta Mossoaz edo Ertzantzaz maitemintzen direnak, edo poliziaren logikan murgiltzen direnak, herritarrena baztertuz.

Generalitatearen ordenaren zaintza guztiz eskizofrenikoa da. Nahi izanez gero, posible lukete Mossoei ez erasotzeko ordea eman; baino manifestazioak ekidin beharrean, nahiago izan dute manifestariak jipoitzea, kalea istiluz betez.[1] Gurean,  berriz, ezin izan nuen ulertu nola Nafarroako Gobernu progresistaren agindupeko polizia foralak oldar zitzakeen Azkoieneko langileak, LABeko ordezkariak zigortuz. Erkidegoan, ez dut uste Ertzantzaren egungo joera desbideratze baten ondorioa denik; aldiz, uste dut bere zeregina ondo betetzen duela, horretako egituratu baitzen PNVren eskutik, Berroziko taldea zenetik hasita, Garaikotxeari egin zizkioten entzuketarekin jarraituz, eta Kukutza, EHT zein mobilizazio guztietan izan duen jarrerarekin.

Hori guztia alda daiteke? Beste polizia mota posible ote da, kapitalismoren baitan? Berriro diot, gaitzerdi. Baina horretarako beste Jaurlaritza bat eta beste polizia eredua beharko genuke.


[1]

 Kontrolik gabeko talderen batek indarkeriazko ekintzak hasten dituenean, polizia-unitateak mugitzen ez direnean eta indarkeria orokortzen hasten denean, poliziaren jarduera nahita atzeratzen da, eragindako kalteak sozialki onartezinak diren arte. Orduan gertatzen dira polizia-kargak, eta ez dira inoiz disuasiokoak izan nahi, ez dira disimulatzen.

Manifestarien aurka doa zuzenean, dagoeneko bandalotzat hartzen baitira, eta nahikoa abiaduraz erasotzen zaie ihesari denborarik ez emateko eta liskar fisikoa eragiteko.
Estadio honetan, manifestariek poliziari eraso egiten diote duten eta izaten utzi dien guztiarekin, benetan defendatzen ari dira, baina ez dirudi. Inguratu egin dituzte. Agenteen eta manifestarien arteko indarkeria piztu, pertsonalizatu eta deskontrolatu egiten da.

Horixe nahi dugu.

David Pique, Esquadra Mossoen Lurralde Koordinaziorako komisario nagusia, Kataluniako Mossoen polizia-etxe guztien lana koordinatzeaz arduratzen zena, 2016ko irailean hil zen. Berak idatzitako iritzi honek ez du eskola egin Generalitako barne sailean zein Mossoen jardueran?

Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak
Adierazpen eskubidearen urraketak

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

12 pentsamendu “Adierazpen eskubidearen urraketak, barrikadak eta polizia”-ri buruz

  • Istilu larriak daudenean, polizia bertara joatea eta euren ibilgailu barruan pipak jaten gelditu daitezen pentsatzen duenak, ez du lurra zapaltzen.
    Bat nator zurekin orain arteko lorpen denak borrokaren ondorioz etorri direla esaten duzunean, baina lorpen horiek eskuratu zirenean, inork ez zuen zalantzan jarri polizien jarrera, zegokiona zen. Gaur egun poliziari polizia izan ez dadila eskatzen zaio. Ez dauka ez hanka ez bururik.

  • Ez hankarik ez bururik ez duena da Generalitatearen ordenaren zaintza guztiz eskizofrenikoa. Lege antidemokratikoetatik presoak dauzka kontseilari ohiak, eta aldi berean lege horiek aplikatu behar ditu protestatzen dutenen aurka.
    Polizia izan behar duen eztabaidagarria da. Are gehiago, dagoen bitartean zer nolakoa izan behar duen bere zeregina egungo egoeran eta gizartean? Berrepikatuko dut: npolizia mota asko dago kapitalismoa zaintzeko; denak ez direlarik berdinak; esate baterako, garai bateko bobbiak manifestazio eta istiluen kontentzioan oinarritzen ziren, ez oldartzean edo jipoitzean. Horrek badu bere garrantzia. Alabaina, Espainiar Estatuko polizia guztiek, zein Frantziakoak, izan jendarme, guardia zibila, polizia nazionala, mossoak edo Ertzaintza, eraso bortitzarekin erantzun ohi dute. Eta hori alda daitezke, horretarako ausardia balego, ETA BATEZ ERE ASKATASUN DEMOKRATIKOAK BABESTUKO BALIRA. Demokrazia eta polizia demokratikoa bat diura eta agur egun ez dago ez bata ez bestea.

  • Lurra planetan dagoen polizi ereduren artean, zein proposatzen duzu? Nongoa? Bobiek ez zuten kargatzen, baina istiluen aurkako polizia taldea bai, denak britainiar polizi sail berdinaren partaide zirelarik.

  • Nire asmoen arabera ez ditut gustuko gaur egun mundu osoan eta diferentziak diferentzi (ez baita sistema kapitalistaren modelo bera AEB eta Txinan, esate baterako)indarrean dauden estatuek, babesten duten sistema eta zein moduetan babesten duten (polizia, armada). Beraz ez eskatu niri mundu zabalean zein modelo dudan gustuko. Hori bai, nahiko nukeena da demokrazia politiko eta soziala babestuko lukeen sistema demokratiko bat, eta bertan polizia beharrezkoa balitz, beti ere demokraziaren arabera jokatu beharko lukeena. Botere publikoek kontrolatua, gizarteak ontzat hartuko zuena. Hori ez da gertatzen ez Espainian, ez Katalunian ezta Euskal Herrian. Horrengatik naiz kritiko dela gazteria, dela langileak edo ekologistak protestara ateratzen direnean eta Ertzaintzak jipoitzen dituenean. Zuk ontzak hartzen ba dituzu kohertzio indar horien zeregina, bada, zu hor eta ni hemen. Eta kito.

  • Ez zaitez haserretu, motel! Helburua eztabaidatzea da eta horretan gaude.
    Baina susmoa daukat ideologiaren munduan zabiltzaten askok, oso erraz ikusten dituzue konponbideak, eta gerora, zuen pentsamendu horiek plasmatzeko orduan galdetzerakoan, berriro idealismoa jotzen duzue.
    Baina Bikila jauna, arazoak eta dekogun gizartea, oraina da, gaur egun, eta ideia utopikoen munduak ez ditu konpontzen.
    Ondo izan!!!

  • Alpargatero 2021-03-06 06:23

    Norbait ibiltzen bada hor zehar esaten ni hil behar nautela, espero dut Justiziak ixilaraztea, bestela neuk egin beharko dut, eta berarentzat askoz okerragoa izango da.

  • Ez naiz haserretu. Arazoa ez da ideologikoa, zeren nire bizkar gaisoa yada minduta dagoen polizia mota desberdinetik hartutako jipoiaz. Batez ere, lurrean eserita modu baketsuan protesta egin dudanean. Nolabait, horrek asko haserretzen du polizia. Eta gainera, izuna, “por resistencia a la autoridad”.

  • Baskongadetako polizi eredua penagarria da, ez daukat zalantzarik. Arkuaren beti burujanak egin izan diete bertara doazenei, eta ondorioak daukagun polizi eskasa bezain partziala da. Baina Bikila, beitu ezazu zelako abaguneak gauden, non polizi erizpideak ezartzen duen partidu politiko hori, gero eta erraztasun handiagoarekin irabazten dituela hauteskundeak. Itxuraz gizarteak eredu polizial hau gustokoa dauka, a ze desastrea!!!!
    Zaindu zaitez eta zaindu bizkar hori, dagoeneko hamaika bataila gainean daroana.
    Besarkada bat!!!

  • Arkuaren beharrean Arkauten esan nahi dut

  • Ados, EAJk duen nagusitasuna gizrteak ematen diola. Polziaren jokabidarekin ez beti. Deana den mila esker “ezxtabaidatxo honetan ” parte hartzeagatik, eta nik Arkauteko makil-dantza deitezen diot han ezagutaztaren denari. oso euskalduna, oso jatorra, jangoikoa eta lege zaharra, baina neoliberalismoarien dotrinari (jainko berriari) muzin egin gabe.

  • Eredu demokratikoa eta horrelakoak asko gustatzen zaizkizu aipatzea. Zuretzat demokrazia zer da? Zuk gogoko duzuna egiten den bitartean demokrazia da eta bestela ez?

  • Halako galdera egiteak adieratzen du ez duzula ezer ulertzen zertaz ari garen, edo nik idatzitakoaz ez duzula aintzkotzat hartzen. Irakurri zerbait Che Guevaraz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude