AbordatuTB, Donostiako Piraten web telebista berria

AbordatuDonostiako Piratek hiriburu gipuzkoarreko jaiak irauli dituzte 11 urtez, eta orain, sarean aldrebesteko asmoa ere badute. Beranduegi Web Telebistaren amaierak umezurtz utzi zuen euskarazko ikus-entzunezko saio herrikoi edota amateurren alorra. Geroztik Damutuko Zaizutek zein Topatuk martxan jarritako Pixukideak saioek hutsune hori oso txukun bete badute ere, asko gara oraindik halako gehiago eta anitzagoak ikusteko gogoz gaudenak. Bada, Piratei esker,  badugu hilabetean behinerako entretenimendua: Abordatu TB.

Atzo izan zen lehenengo saioa, eta “Piraten azken albisteak umore ukituarekin emateaz gain, kofradiei buruzko albisteak, erreportajeak, Twitter txokoa eta Donostiatik kanpo bizi diren Piraten berri izango dugu”  bertan. Gozatu lehen aleaz:

Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude