Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean –

  • CAF-Elhuyar sariak Elhuyarrek antolatzen ditu, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin.
  • konta(kta)tuizango da 2024ko edizioaren leloa.
  • Lanak aurkezteko epea 2024ko uztailaren 1era arte egongo da zabalik.

Abian da CAF-Elhuyar sariketaren edizio berria. Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu sariketak, eta Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera, NEIKERen babesarekin.

Aurtengo edizioaren leloa konta(kta)tu da. Hain zuzen ere, bi helburu ditu sariketak: egileak (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea, alegia, kontatzera gonbidatzea; eta, horrekin batera, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, hau da, gizartearekin konektatzea. CAF-Elhuyar sariketak oraingo honetan, beraz, kontatzera eta konektatzera animatzen ditu zientzialariak eta zientziazaleak. Lanak kategoria hauetan aurkezteko aukera izango dute:

  • Dibulgazio-artikulua. Irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
  • Doktore-tesiaren artikulua. Irabazleak 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
  • Zientzia-kazetaritza. Irabazleak 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko ditu.
  • Sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura garatzeko, baita eskultura ere.

Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jasoko du, eta bateragarria da beste sariekin.

Lanak 2024ko uztailaren 1era bitartean aurkez daitezke, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

Abian da 2024ko CAF-Elhuyar sariketa konta(kta)tu lelopean

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude