Abiadura handiko trena
Abiadura Handiko Trena oihartzun mediatiko handiko gaia izan da azken urteotan eta, jende asko bildu ditu ados eta kontran. Iritzia planteatu baino lehen alde onak eta txarrak dituela argi geratu behar da. Tamalez, argudio negatiboak askoz gehiago dira positiboak baino eta honek jende asko “Euskal Y” delakoaren kontra jartzeak sorrarazi du. Abiadura handiko trenaren proiektua akats erraldoi bat da. Hau frogatzeko argudio asko eman daitezke, baina hauek dira nabarmenenak.
Lehenik, kutsaduraren arazoa aipagarria da. Honelako proiektu erraldoi bat aurrera eramateko obra pilo bat egin behar dira eta aurrerago aipatuko dudan bezala, garestiak ez ezik, asko kutsatzen dute. Paisai, ekosistema eta biosferaren atal asko suntsituta eta kutsatu geratuko dira. Gainera, trenbidea eraikitzeko, nekazaritzarako eta abeltzaintzarako erabiltzen diren lur hektarea mordoa galduko dira, galera ekonomikoak sorraraziz familia eta enpresa askori.
Bigarrenik erabiltzaile potentzialen eskasiaren arazoa dago. Estatu mailan guztiz beharrezkoak dira honelako trenbide sare modernoak baina, sentsudunak izanik, Euskal Herrian ez dira hain beharrezkoak. Adibidez, Bilbotik Vitoriarainoko bidea egunero egin behar duenari lagungarria izango litzaioke baina, nork egiten du bide hori egunero? Agian Eusko Jaurlaritzan lan egiten dutenak edo? Normalean, gure lurraldean autoz lanera joateko biderik luzeenak berrogeita hamabost minutukoak dira gutxi gorabehera eta, egunero egin daitezke arazorik gabe.
Hirugarrenik, bigarren arazoari lotuta, eraginkortasunaren arazoa daukagu. Zerbitzu honek bidaiari gutxi izatearen arazoarekin batera, etekin ekonomiko txikia lortzearen arazoa dago. Gizarteari honelako proiektuak eskaintzea guztiz beharrezkoa da baina, kasu honetan, oso garestia da eta oso zaila izango lirateke kostuak ordaintzea bidaiarien diruarekin.
Abiadura Handiko Trenaren obrak orain dela bederatzi urte inguru hasi ziren eta oraindik proiektua bukaturik egonda ez ezik, herren eginez dabil. Egitura garesti hau errore bat da eta bizkarrean eramango dugun zaku pisutsu bat bihurtuko delakoan nago. Gutxienez, karga astun hau Euskal Herritik zehar eraman ahal izango dugu, berrehun kilometroko abiaduran.