Txirotasunaren aurka

Txirotasunaren aurka

Gaur egun 702 milioi pertsona inguru bizi dira txirotasunean. Pertsona hauek, gehienbat Afrikako eta Asiako herritarrak, euro bat baino gutxiagorekin berain familiak aurrera eraman behar dituzte egunero eta bada garaia egoera hau geldiarazteko.

Txirotasunaren aurkaEgia da, 1990. urtean txirotasunaren eragina askoz handiagoa zela (1.900 milioi pertsona) eta pixkanaka lortzen hari garela arazo hau konpontzea. Bestalde, ezinezkoa da gizaki hauek beraien eskubideak ez izatea, zeren eta guztiok merezi ditugu oinarrizko eskubideak, adibidez, osasuntsu haztea, ikasteko eta eskolara joateko aukera izatea, indarkeriaren aurkako babespena izatea, etab. Zer egin dezakegu? adibidez, hemengo herrialde aberatsak bertako herrialdeen lehengaiak erosi ordez bertan lehengai horiek jarduteko lantegiak ezartzea, bertako herritarrei bai lana bai aberastasuna emanez. Gainera, hemengo gobernuek, hemen hezkuntzan eta osasunean ditugun ezaguerak bertan zabaltzen lagun zezakeen. Bestalde, bakoitzak ahal duen kantitatea dohain dezake bertan lan egiten duten Gobernuz Kanpoko Erakundeetan, beraien ekarpena eginez.

Hau guztia kontuan hartuz, gustatuko litzaidake zure laguntza edukitzea eta hilero ahal duzun diru kantitatea bilakatzea gero, Afrikako herrialde desberdinetara bidaltzeko. Zergatik eta denon laguntzaz zorigaitz honekin akaba dezakegu.

Txirotasunaren aurka

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude