Abereen hilketa Alés-en (Kontuz irudi hauekin)
Sentibera bazara, eta bestela ere bai, ibili zaitez kontuz irudi hauekin, barruak nahasteko modukoak dira eta. Esan liteke albistegietan ohituta gaudela irudi gordinak ikusten, oroitu bestenaz Aylan Kurdi haurraren irudiarekin edo Estatu Islamikoaren exekuzioekin, Israelgo poliziarenekin edo beste hainbatekin. Hala ere etxekotuta ditugun abereak hala tratazen ikusteak, eragin itzela egin dit niri, behinik behin. Giza-krudelkeriaren agerpen iruditu zaizkit, batez ere, irudiok. Beharrik ez den tokian, minarekin itsu eta gor.
Kasualitatea dirudi, baina “heri loratsua” izateagatik ezaguna etqa saritua den Alés herrian gertatu da, Frantziako hego-ekialdean. Animaliazaleak sartu dira bertako hiltegira kamera ezkutuekin eta abereak zein sufrantzarekin hiltzen dituzten erakutsi dute argiki. Ondoren, hiltegia ixtea erabaki du herriko etxeak. Le Nouvel Observateur-en aurkitu dut guztiaren berri.
Bideoa ikusi bitartean, ahots batek dio nola gaseatzen dituzten abereak, nolako minen artean ematen duten azken hatsa eta nola odol hustutzen dituzten, edo nola zango batetik zintzilik eutsi behar dion behiak bere gorputzaren pisu handiari, lepoa moztu aurretik. Katean hiltzen dela, sofrituz, berariaz…
Ez dakigu gurean nola izaten diren gauzak, baina ez dira oso urruti ibiliko. Zoritxarrez.
Gauza bat da haragizalea izan eta okela jatea, baina beste bat, oso desberdina, abereak honela tratazea. Segur naiz, hau ikusita, barazkizaleak ugalduko direla. Beraz, kasu, ondo pentsatu ikusiko duzun ala ez, play-ari eman aitzin.
.