Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak

HIZNET Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen lanak eskuragarri daude ikastaroko webgunean.

HIZNET Hizkuntza PlangintzaSoziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat izan ohi da gai zehatz baten inguruko sakontze egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, motibazioa… Irakasle-adituen laguntza izaten dute ikasleek lana aurrera eramateko.

2014/2015 ikasturteko ikasleen lanak hasi gara webgunean zintzilikatzen. Lanen artean, honako hauek topa ditzakezue, esaterako:

  • Euskalgintza eta feminismoaren arteko sinergiak
  • Tolosako euskaltegia eta mintzalaguna egitasmoa
  • Etxepare Institutuaren irakurletzak atzerriko unibertsitateetan
  • Mutrikuko euskararen erabilera datuekin jolasean, eta aurrera begira zer?

Hemen dituzue plazaratu ditugun lan guztiak: http://hiznet.asmoz.org/index.php/ikerketa-lanak

Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria!

Ikastaroaren webgunea hauxe da: http://hiznet.asmoz.org/

Informazio gehiago: hiznet@asmoz.org // Tlf:  943  32 63 98

Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak

euskara, hiznet, soziolinguistika
Saioa Labaka

E-learning, euskara, komunikazioa...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude