10 pentsamendu “Abenduaren 6an grabatutako independentziaren aldeko lipduba ikusgai”-ri buruz

  • Galder Gonzalez 2011-01-01 21:34

    Egia esan sentsazio kuriosoa sortzen dit lipdubak. Ondo dago, jende asko egon zen, kalitate oneko irudiak daude eta ondo uztartu da musika, dantza eta gauza ezberdinak…

    Baina lipdub bat ez da Frantziako Tourra. Jende gehiena apartatu egiten da kamara datorrenean, eta egiten duen gauza bakarra da oihukatu eta banderekin animatu, txirrindulariei bezala.

    Baliteke beste bat egin behar izatea, baina oraingo honetan ondo dantzatuz, ezta?

  • Ni izan nintzen apartatu zen horietako bat eta hurrengorako hobekuntza gisa, megafonoa eskuetan azalpenak ematen arituko diren lagunak behar direlakoan nago. Ni prest! Hartara ez naiz irudietan tonto aurpegiarekin aterako 🙂 mila esker antolatu duzuenoi. Hurrengoan gehio ta hobeto!

  • Ba neri ez zait gehiegi gustatu. Egia esan zerbait hobea espero nuen. Gainera badago eten pare bat, beraz, lipdup bat dela esatea ere… ez dakit, pentsatzen dut azkar eta gaizki egin direla gauzak. Agian hasteko ongi dago, baina zerbait hobea egin dezakegula sinetsita nago.
    Noizko lipdup on bat?

  • Josemari NavascuĂ©s 2011-01-03 11:40

    Txarra benetan.

    Hori ez da lipduba.

    Hobe saretik kentzea. Lotsagarri geratuko gara eta.

  • Askoz gehiago espero nuen, egia esan. Katalunyakoarekin ez dauka zer ikusirik. Antolakuntza falta izan zela begi bistakoa da, jendea apartatzen da eta inork ez du abesten. Aukeratutako lekua ere ez da oso aproposa. Leku handiago eta zabalago bat aukeratu beharko litzateke eta politagoa (zergatik ez Alde Zaharra eta Ezkurdi?). Aldez aurretik ondo antolatuta egon beharko litzateke, dantzariak etab. gonbidatu eta behar dan moduko libdupa egin. Nahi izan dute zeozer arin egin, baina gauzak ondo egiteko denbora behar da…

    pdata: onena abestia da (IRONIA) (kar, kar, kar)

  • liburutegikopoxpolina 2011-01-03 11:52

    Ados Joxemari Navascuesegaz. Saretik kendu, mesedez, behar dan moduko libdupa egin arte.

  • […] This post was mentioned on Twitter by zuzeu and others. zuzeu said: Abenduaren 6an grabatutako independentziaren aldeko lipduba ikusgai: https://zuzeu.eus/?p=20477 […]

  • Hau ez da ETB2ko Mision Lip Dub!

    Josemari Navascués-ek dio: Hori ez da lipduba. Hobe saretik kentzea. Lotsagarri geratuko gara eta.

    Liburutegikopoxpolinak dio: Saretik kendu, mesedez, behar dan moduko libdupa egin arte.

    Arrikitaun-ek dio: Sare osasuntsuan denetatik egon behar da, nork berea topatzeko moduko sarea nahi badugu. Durangoko lipduba zuen gustukoa ez bada, lasaiiiiii, ez ikusi, baina ez esan inori zer egin behar duen. Eta are gutxiago, ez zentsuratu!
    Txapuza bat dela? Ados egon naiteke, antolakuntza interneten bidez egiteak horixe dakar, baina egileek zein partaideek asmo onez, borondate handiz eta txanpon puto bat kobratu barik egin dute! Beraz, sikiera errespetu pixkat erakutsi.

    Nago Durangoko ekarpen xume horren ostean beste batzuk etorriko direla, herriz herri jorratuko direnak, eta horietan bai, horietan euskaldunok daukagun lan egiteko gogoa eta irudimena ikusiko da. Beraz, hasi zuen inguruko lagunak astitzen eta bideoak sarera igotzen, neuk behintzat ikusiko ditut.
    Gora Sare Independentea!
    Gora Sare Sortzailea!

  • liburutegikopoxpolina 2011-01-04 17:13

    Alde batetik arrazoi izan dezakezu, arrikitaun!!

    Baina ez nago ados…. oso argi dago lipdub honetan ez dela inbertitu ezebez (ez naiz diruaz ari…): imajinazio, gogo, antolakuntza.. falta ikaragarria somatzen da!

    Oso eskasa da, benetan lotsatzeko modukoa, eta ezetz esaten duena itsu dago edo ez du errealitatea ikusten.

    Ezin da esan: enga, datorren astean dano durengora, eta irtetzen den moduan egingo dugu…

    letra guzti-guztiekin: KUTREA da.

    eta interneteko lipdub gehienak egin dira kobratu barik, e, arriki!! hori ez da aitzakia!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude