Abenduaren 18an Donostian, maitasunez ziur eta agerian

Abenduaren 18an Donostian, maitasunez ziur eta agerian –

Covid ziurtagiria eskatzeko agintzean, bortizkeriaz eta bazterkeriaz jokatzeko esaten digute. Edonoren txertoaren gaineko hautua agerian uztera behartzen gaituzte eta zenbaiti gure etxeko, tabernako, jatetxeko, dantzalekuko, ikastolako edo dena delako ateak ixteko esaten, baztertzera gonbidatzen. Guk ordea maitasunez erantzun nahi dugu, ez baikara nor legez babestua den informaziorik besteei eskatzeko, are eta gutxiago informazio hori agerian uzteko. Guk, ateak ez ezik bihotza ere zabaldu nahi diegu, bazterrean utzi nahi diren horiei, txertoaren aurrean egindako hautua egin dutelarik ere. Arrazakeriaz edo homofobiaz baztertua izan den hori bezala, guk anaitasunez, elkartasunez, enpatiaz eta besoak zabal hartzen dugu gure etxean, eta babesten, soilik baztertu nahi izan delako. Anaiak baikara, lagunak, herrikideak, komunitate berekoak, eta sendabidearen gaineko hautua egitea zilegia baita.

Badakit ez dela batzuen gustuko hautua izan, baina euritan aterkirik gabe ibiltzeko hautua egin duena bere buruaz fio da saldu diren aterkiez baino, eta errespetua zor diegu.

Abenduaren 18an Donostian, maitasunez ziur eta agerianOngi baitakigu besteren eskubide bortxaketa onartzean, edo nik gauzatzean, nire eskubideei uko egiten ari naizela, faxismoari bide emanaz. Sendabidearen gaineko hautua GUZTION eskubidea baita. Beraz, nik isilik bidaiatzeko aginduari solasean erantzuten diodan gisara, eta arakatzaileak kontaktuen izenak galdetzean isildu, Covid ziurtagiria eskatuz bestea baztertzeko agintzen didatenean, nire bihotza zabaltzen diot, txertoari uko egin dion gizaki horri. Besarkatzen dut, ez baita besarkada baino distantzia ziurragorik.

Nire iritzian, urteko garai ilun eta goibelenez baliatu dira, egunik laburrenez eta gaurik luzeenez, ilargirik makur eta txikienaz, gizartean izua, ikara eta beldurra zabaltzeko. Gizartea zatitzeko, debekuz eta murrizketez bazterrak josteko. Baina PCR, antigeno, tasa eta kolore larriz jantzitako teloi beltzaren atzetik badator eguzkia. Gaua argituz doan ilargi berria jaio da, eta hazten ari da, gero eta gorago doa, ilgoran gaude. Atzean geldituko dira egunik laburrenak eta gaurik luzeenak, badatoz Gabonak, jaioko da argi aldi berri bat, gero eta argi gehiago eginez eguzkia.

Iluntasunean argi izpiei bide egingo diegu, barnean daramagun argitxoa atereaz, bihotzetik bihotzera entzun, aho estalitik aho bizira pasa eta belarri gorretik belarri prestera. Elkarrenganako bidea laburtuz, argitxoak bat eginez, maitasunari, anaitasunari, elkartasunari, bakeari eta askatasunari bide emanez.

Gure bihotza sentitu, pentsatu eta ekiteko unea dugu, denok elkarrekin ozen esatekoa: Covid ziurtagiriari EZ ! Arrazakeriari edo homofobiari ez diogun bezala.

Abenduaren 18an, Larunbatez, Donostiako Bulebarretik arratsaldeko 17:00tan hasita kaleak maitasunez blai egingo ditugu, ziurtasunez eta bihotzak agerian. Bat egingo dugu txertatuak eta txertatu gabeak, beltzak eta zuriak, haurrak eta helduak, ezkertiarrak eta eskuindarrak, hangoak eta hemengoak, gizonezkoak eta emakumezkoak. Dugun izanaren gainetik bat egiten dugulako eraiki nahi dugun etorkizunean.

Covid ziurtagiriari EZ ! Pase Naziari EZ ! Diktadura ario honi EZ ! Lepoan hartu ta segi aurrera!

Abenduaren 18an Donostian, maitasunez ziur eta agerian

30 pentsamendu “Abenduaren 18an Donostian, maitasunez ziur eta agerian”-ri buruz

  • Dirurik gabe zure tabernan sartzen dena ez baztertu. Ordaintzen ez dizunarekin etzazu polizia lanik egin. Askatasuna!!!

  • Cobid pasaporteari burz,, gobernuen neurri askoren ulertezintasunaz, farmazeutiken benefizio goseaz, gauza horietaz eta bestetaz eztabaidatu genezake. Eta baliteke ados egotea. Baino arren, ez sartu gauza guztiak zaku berean. Hemen eztabaida nagusia da: txertoa eta musukoak beharrekoak dira, bai hala ez? Arazoa non dago, txertaketan hala txertoak mundu guztiarako ez izatean?
    Donostiako manifaren totun revoltunen ohi asko entzun nituen (espaloitik, ni ez nintzen sartu manifa horretan, zeinean gehienak musukurik gabe zihoazten, eta jubilatu mogimendukook bete musukoa eramaten dugu) Musuku eta txertgoen aurka. Eta hori, niretzako astakeri galanta da.

  • Eutsi goiari! 2021-12-20 12:42

    Ados egon nahiteke zuen planteamenduekin neurri batean, bain argi geratu dena da Pandemia existitzen dela eta txertoa eta neurriak hartzeak emaitzak eman dituela (hasieran uste zena baino gutxiago izan arren).
    Hortik aurrera Joxek esandakoarekin bat egiten dut, kritikatu daitezke hartutako neurriak txertoaren inguruan sortutako negozioa, gestioa, osakidetzako murrizketak…

  • Antton Erkizia 2021-12-20 12:49

    Bikila, Europako ezkerrean eztabaida orokor bat ez izatea (nahiz eta kontsentsuak zailak izan, jakina) baina eztabaida saio bat ez izatea, hori benetan hutsune penagarria iruditzen zait.

    Joan deneko urte terdi honetan, bale, denok gabiltza galduta. Baina hesiak gogortzen ari da sistema, militarizazioa ausart, mugak pertsonei (merkantziei ez), kontrolak lotsagabe…Krisi betean, energiaren prezioa zeruan eta hotza lurrean; kalez kale eguberritako argiak ñir ñir, energia kontsumitzen, etxe barruak epeltzeko behar eta ukatzen zaigun energia…
    Horren aurrean, Europako ezkerrak ez ote du ezer esatekorik, modu koordinatu batean?
    Hutsune ikaragarria.

  • josu naberan 2021-12-21 10:24

    Antton Erkiziarekin erabat ados. Azkenean!

    Ostera, hirekin, Bikila, lagun, ni hantxe nindoan, bada, “totum revolutum” haren barruan!

    Eta ez nian ikusi “NAHASTE BORRASTE BAT todo revueltorik”, baizik eta aniztasun argi eta gardena. Pankartetan goiburu anitz, baina ez inondik ere Ayusokeriarik.

    Hi Bikila, Covid-Pasaporteak benetako amorrua ematen badik, batere iraultzaile denari urdailean “totum revolutum” bat eragin beharko liokeenez, espaloitik joatea zenukan, hire maskararekin edo 1,30 metroko distantzia ortodoxoa zainduz.

    Baina uste diat “revolutum” gehiago eragin zizula urliak eta berendiak maskara eramateak, Covid-Pasaporte Ankerrak berak baino.

    Errakuntza galanta, motel, edo epelkeria? Edo beste zeozer? heuk argitu zerk-nor-nori…ñabardurak.
    Baina bai, Antton Erkiziareki erabat ados., oraingoan!

  • Europako ezkerran eztabaida asko dauede, baina inoiz hain hutsalak pandemiaren inguran dagoena baino. Pandemiaren oinarria ingurogiroaren desastean dago oinarrituta, gomendatzen dut Andreas Malmen “coronavirus, cambio climatico y guerra social. Bistan da boterearen aldetik paademia bere alde erabili nahi duela, gizartearen kontrola areagotze, eta txertoaren negozioan dirutza egiteko. Baina, hori da beti bere asmoa krisi bakoitzean. Non dago hemen razoa? Alde batetik ez dugula indar gehiegi hondamen klimatikoari urre egiteko eta pandemiaren kudeaketaren alorrean, ongizatea idarteko, esate baterako indarrak Osakidetzaren egoera nola hobetu jarri behako genuke, eta batez ere txertoaren unibersalizatzean, horretarako txertoen patenteak liberalizatuz edozein herri eta estatu fabrikatzeko gaitasuna izan dezan. Eta prebentzioan, eta horretarako ezinbeteeko da musukoa erabiltzea. Baina zer egiten du negazionismoak? Txertoaren aurka jo, txetoa arazoa balitz eta ez mundu guztuirako txertoa izatea. Hein handi batean txertoaren balio galtzen da mundu osora zabaldu ezean BARIANTE BERRIAK SORTZEN DIRELAKO. Eta ez, neurri sanitarioi guztiak (ondo daudenak ere, musokoa bezela) askatasunaren aurka joango balira bezela salatuz. Prebentzio guztiak dira engorrosoak baina egoera horretan ezinbestekoak. Kasu, datu argian dira ikusi nahi dituenak, ubin dauden gehenak eta egoera txarrenen txertatu gabekoak dira. Ez baduzue sinistu nahi hori ere, ez dago itsuagorik ikusi nahi ez duenak baino. Zergatik ez antolatu Osasun publiko indartsu baten aldeko ekimenak. Aste honetan Oiartzeunen egingo dugun bezela? Inoiz ez dut despiste handiagorik ikusi gure artean. Bukatzeko, pentsatu ahal duzue zergatik konbergitzen duzuen Trup, Balsonaro, Ayuso eta Alternatiba por alemania, facherio guztiekin batera. Eta gure gero Naziak deitu. Bukatzeko.i Bada, ez, ni ez naiz joango txertorik ez! ohiukatzen duen baten alde. Hori aniztasuna deitzen badiozue…bada zuek hor eta ni hemen…gai honetan behintzat.

  • josu naberan 2021-12-21 23:37

    Joxe,

    Bi puntualizazio:

    “Pandemia” hasi eta batera (martxoan bertan) hasi ninduan idazten, Ezker Ortodoxoa, lehen unetik bertatik hasita, guztiz absente zegoelarik.

    Hala idatzi nizkian 6 edo 7 artikulu (Naizek bakarrik atera zituenak), hire argumntuak erabiliz (biosferaren toxikazioa, Kapitalismoaren Sistemak sortua….etab)

    Gero konturatu ninduan, nik uste baino ESKU BELTZ SOTIL ETA TRINKOAGO ZEGOELA ostean, eta zer nahi duk ba esatea, KONSPIRANOIKO ETA NEGAZIONISTA bilakatu ninduan.

    Muntaia handi bat zegoela: alarma ilegala panikoa induzitzeko, euren txertoak merkaturatzeko erdi prest zituztenean….
    Baina hara ezustea: Sputnik errusiARRA MERKATURATU zuten bapatean…. Orduan, “pandemia” apropos hanpatua, aparkatuta geratu zen (eta auzi hau -arnasbideetako gaixotasun nahiko normala, izatez-, baina esku beltzak bere komenientziara manipulatu zuenak), osasun-arazo izatetik ARAZO POLITIKO-EKONOMIKO-GEOESTRATEGIKO bihurtu zen… eta orduan AKABO.
    Mendebaldeko txertoak, txerto orori exijitzen zaizkion prozedura-frogak bertan behera utzi eta ARRAPALADAN MERKATURATU ZITUZTEN, Txerto baliozko eta segurua izateko prozedura guztiak hankapetik pasatuz.

    Beraz, Joxe, hau ez duk TXERTOA, baizik eta SASI-TXERTO ILEGITIMO-ESPERIMENTAL-GENIKO ETA LUKRATIBOA.

    Gainera pozoitsua (grafeno kantitate dexentea inokulatzen duena, txit hedagarria giza garunera eta barne-organoetara batik bat). Eta gainera GENIKOA dok (hots, potentziaki transgenikoa)… Eta aizak, gizakietan INOIZ INOKULATU EZ DENA. “Clama al Cielo”, Joxe. Ala Urçia!!!

    Beraz, ez hadi etorri halako SASI-TXERTO BATEN ALDE PREDIKUA egiten, eta Mundu osora zabaldu behar dela erranez (Europako Zurien beste donatibo bat bailitzan “para los negritos”)

    Ez jauna, ez beltzentzat ez inorentzat!

    Hau ez duk “txerto” bat, baizik SASI-TXERTO LUKRATIBOA, esan bezala. Díhoala Inpernura.

    Gainera, gero eta argiako geratu dok FIASKO bat dela.
    Hortik “omicron” aldagaia, “txertoari ihes egiten diona”, eta Flizer mafioso horrek, orain, PILULA BAT asmatzea, magikoa, eta hirugarren inokulazio bat…eta oraindik beste 9 letra greko falta dituk (pi, ro, sigma barianteak, Omegara heltzeko, harik eta gizateria ororen garuna jan eta denok bezatu arte (la inmunidad DEL rebaño.)

    Gero, Joxe, datuak eguneratu behar ditiagu. Honezkero “La Razon”ek argitaratu dik (hemengoek EZ, por Alá): ZIUratuen egoeraren joera guztiz aldatua duk honezkero, dixit La Razonek berak, eta´dixite DATU ERREALEK: irakurri al duk gaur NAIZen atera den artikulua? “Vacúdnenos…”. Bada, irakur ezak eta hausnar.

    Eta gutiok ere hausnar. Behintzat larreko behien mailan hausnar (barka biezadate larreko behiek)

  • Aitor Unanue 2021-12-22 08:29

    Eztabaida genezake pandemiaz edo plandemiaz, txertoetaz edo aldaketa klimatikoaz, baina eskubideak marra gorriak dira zeren demokrazia eta faxismoa banantzen dituzte, hor ez dago eztabaidarik. Eta gaur jokoan duguna hori da, manifan barnean gindoazenen edo kanpotik begira zeundetenon eskubideak aitortuko dituen erregimena edo horiek ezabatuko dizkigun diktadura. Nik eta guk adina duzu jokoan Bikila ez gehiago, ez gutxiago. Begira jarrai zenezake, geldi, bai jarrai klimari, txertoari edo pandemiari begira eta esnatzerako kenduko dizkizute eskubide zein baliabide guztiak. Eztabaida arlo horiek gainditu behar ditugu. Eta zorionez jendartea horretaz ohartzen hasi da, hortik 40.000 lagunetik gora elkartu izana. Beste gol bat Eliteari Larunbatean. Bat eginik aurrera Joxe, eta esnatu berandu baino len.

  • Biz pa hiru galdera eta nire aldetik bukatutzat ematen dut eztabaida. Bata, eskubideak. Zuek eskubidea izango duzue txertoaz paso egiteko eta guk babesguneak aldarrikatzeko. Nola konpontzen da hori? Txertatuek eta ex txertatuek, bakoitzak espaloi desberdinetik ibiliz.?..eta espaloiak diodanean guneak esan dezaket. Konspirazioa, interes ekonomikoak…bale, baina orduan zergatik ez aldarrikatu txertoen liberalizazioa, nahi duten guztiek libre izan dezaten?. Bariante berriek zergaitik? Txertoek ez dutelako balio edo txertoen ezean birusak etengabeko aldaerak egiten ari duelako? Mundu arloko osasun agentziak diotena ez du ezertarako balio? Mundu honetan produzitzen den oro benefizioak sortzeko dira, eta nik dakidanez oraindik ez diogu uko egin etxe berriek (gehienak espekulazioarfen menpe)erosteari, automobilak erosteari, edo ez dakit nondik etorritako janariari. Eta lana egiteari ere. Kapitalismoaren erresuman dena dago plusbaliari lotuta baina hala ere borrokatzen dugun bitartean kontsumitzen jarraitzen dugu (nik ahalik eta gutxeien, nire adinean gutxirekin konformatzen bai naiz, biana azken finean konsumitzen dut kapitalismoak egitren dituen produktoak). Txertoen aurkako borroka (beste zenbait txerkoekin ados eta honekin ez? ). Nik familian medikuak dauzkat eta haietaz gehiago fidatzen naiz txertatzeak merezi duela esaten didatenean… eta datuak pilatzen ariu dira: Uzien arttzen ari direnen artean ez-txeratuak gero eta gehiago eta ondorio larriogokin. Zuek ikusi…

  • Ahaztu egin zait. Ni ez nago zeruari begira. Nehurriak hartzen ditut nire buruarekin eta nire inguriuarfekin. Horregatik txertatu naiz, saiatu naiz ahalik ete gehien txertatu daitzen. Eta musukoa daramat behar den tokietan. Eta saitzen naiz beharrezkoak ez diren kontrolk nehurriak salatzen. Amen

  • Aitor Unanue 2021-12-22 12:10

    Eskubideak ongi idatziak daude eta jasoak, denak ez du balio, dena ez da eskubide. Iritziak iritzi, arrazak, adinak, generoak edo jatorriak, gutxiengoak edo gehiengoak, eskubideen jabe gara denok. Hor dago gakoa, errespetatzen ez dituen autoritatea, faxista da, erregimena dikatadura. Hori onartzen dugu pase nazia onartzean, eta laguntzen dugu erregimen horren ezarpenean. Bakoitzaren autu askea, zuk egin duzun bezala, egin ahal izateko bermatuko duen demokrazia da aldarria. Zeren bihar autoritate honek galeraziko balu txertatzea, gaur behartzen duen gisara, ez zinateke erasotua sentituko Joxe? Orduan espaloitik manifaren bidera aterako zinateke?

  • Eutsi goiari! 2021-12-22 12:49

    Errespetu guztiz iruditzen zait larunbatean elkartu ziren 40.000 lagunei ahaztu egiten zaiela pandemia batean gaudela. Virusak hil egiten du, Virusak kolapsatu egiten du… eta guzti hau konpondu beharra dago, horrek behar luke gure lehentasunetako bat, burua jeitsi gabe eta eskubideak galdu gabe, ados, baina pandemia kontrolatu ezean ez dugu “normalitate” bat izango.
    Txertatu edo ez txertatzeko eskubide indibidualaren defentsa sutsua etxigarria iruditzen zait, eta oso arriskutsua baditugu hauen aurretik zapalduak ditugun eskubide asko(etxebizitza,hizkuntza,feminismoa, langileria…).
    Txertoaren aurkako taldeetan fake new eta falazia kantitatea izugarria da datuak egia direla onartuta(hau oso zaila iruditzen zait gezurra dela esatea) ez dago txertoak balio ez duela esateko arrazoi zientifikorik, eta hau ez da iritzi bat.
    Bestalde gehiegi erabiltzen da iritzi guztiak errespetatzea, iritzi guztiak balio dutela… Hau esatea gezurra izateaz gain, beldurgarria iruditzen zait.
    Hala ere, pasaportearen neurria ez zait pandemia kontrolatzeko iruditzen, txertatu ez direnak presionatzeko eta espazio seguruak sortzeko balio dezakeela uste dut.

  • Aitor Unanue 2021-12-22 14:32

    Espazio seguruak diozu? Zer diozu txertatu gabeak seguruak ez direla? Zoratu egin gara hala?
    Hemen arazoa ez bai da pandemia, horren aitzakian ezarri nahi den faxismoa baizik; eskubide eta askatasun urraketa, ekonomia suntsiketa, zerbitzu murrizketa, hedabideen izugarrikeria edo terrorismoa, aurrera daramaten agenda hori guztia. Olatuak nahi eran sortzen dituzte hedabidetan PCR bidez, olatuena muntaia bat besterik ez bai da. Esnatu, desobeditu. Hau guztion aurka dator.

  • Esan dut, nire aldetik bukatu dedala eztabaiada. Baino, duela minutu gutxi iritxi zait e-mailera, lagun baten idatzi luze bat (erderaz). Itzultzaile neuronalarekin itzuli dut zati esanguratsu bat gaiarfen inguruan.

    “Askatasuna ez da nahi dudana egitea, baizik eta niretzat eta besteentzat onena aukeratzeko aukera izatea. Izan ere, niretzat ona hurkoaren ongizatea sakrifikatzea bada, on izateari uzten dio, eta berekoikeria eta elkartasunik eza besterik ez da. Gure ekintzen ondorioei muzin egiten badiegu, kutsatzeko aukerak areagotzen dira, gure bizitza eta besteena arriskuan jarriz. Agian ona izango da kontakizuna aldatzea, eta gertatzen dena gertatzen dela, libre gera gaitezen, geure askatasunaren eraikitzaile izan gaitezen, ez kontsigna baten jarraitzaile itsu, ultraeskuinaren eskuetan anabasa eta suntsipen handiko arma baita.
    Askatasunak ordena bat eskatzen du. Arau batzuek gizartean bizitzea ahalbidetzen dute. Hain zaila al da ulertzea ni ezin naizela karaokean joan pandemia bete-betean dagoen diskoteka batera, ezin badut frogatu txertoa jarri didatela? Nire ustez, beste batzuekin harremana duen pertsona orok txertoa hartu behar du, salbuespenak egongo dira, noski. Horretan datza, halaber, adiskidetasuna, elkartasuna, espeziearen parte izatearen zentzua, guztiok salbatzeko ideia. Elkar babesten badugu bakarrik atera ahal izango gara drama honetatik. Horrela egingo ez bagenu, gaizki ulertutako askatasun baterantz pausoak emango genituzke, elkarbizitza suntsitzera eta bizitza askorekin ordaintzera eramango gintuzkeena.”

  • Aitor Unanue 2021-12-22 15:50

    Infernura goazela alegia gure eskubideei muzin egin ezean. “Por el bien de todos” izan da diktadura guziak erabili duten argudioa edo justifikazioa. Orain ere horrela da, esnatu Joxe. Amets gaizto hau ere esnatzean amaitzen bai da, sinisteari uztean, esandakoa egiteari uztean.

  • Aitor, pandemia dagoen tokian zuk plandemia dakusazu. PCRak engainu bat direla diozu. Eta gu gera esnatu behar garenak? Ezin ulertu bizitzako arazoak goiko kapitalisten plan maltzurrik gabe.
    Ba bai, pandemia bat da eta neurriak hartu behar dira.

  • Aitor Unanue 2021-12-22 17:02

    Nor zara? Zail da bortizkeria horrekin idaztea aurpegi agerian? A ze esaldia, azkena, faxista askori entzuna historian.

  • josu naberan 2021-12-22 17:37

    Hire aldetik bukatu nahi ala ez, auziak hortxe darraike, Joxe.

    Ikuspuntu desberdinak zeuzkeagu eta ene ustez, honako hauexek ditut:

    1-Autoritate-argumentua” deritzana: Hik, Joxe, OMS eta CDC hartzen dituk autoritatetzat. Nik (neure buruaz soilik erantzunen diat orain), ez bata (OMS) ez bestea hartzen dizkiak “autoritate” gisara.
    BAT EGINDA ZEUDEK Elite Gorenarekin (eta honetan ez nauk konspiranoiko, zeren beraiek agertzen dituk horrela, debraziatuta):
    Zeintzuek muntatu zuten “pandemiaren ALARMA GORRIA”, gizateria orotan PANIKOA ERAGINEZ APROPOS?: OMS+FARMA Konpania Pribatuek + bi horiek finantzatzen dituzten MUNDU BANKUEK & ROSCHIL-GATES&MELINDA Foundations + azkenez, Davosen bildutako EKONOMIA-FOROKO GAILURRA (2019ko hondarrean). Horiexek jarri zuten abiadan “Pandemiaren Muntaia osoa; aurretiaz “iristear zegoen pandemia posible bati aurre egin ahal izateko” SIMULAKROAK EGINEZ, New Yorken behintzat. Horretan GARDENA DUK Elite boteretsua osatzen duen boskote hori: “etorriko da “otsoa” iragarri zuten, eta OTSOA etorri egin zen.

    Orain “badator beste “olatu bat”, eta halaxe gertatzen duk GREKOZKO LETRA IZENEN ARABERA (orain ómicron olatua (txertoari “ihes egiten” diona; hortaz, sasi-txertoaren 3. edo 4. inokulazioa, Pfizer mafiosoaren pilula berri magikoa. etab, etab; eta orain erreserban dauden (dauzkaten) PI, RO, SIGMA…olatu guztiak, harik eta Omegara heldu arte.

    Omega letrak ere bere data dauka, seguru: 2030-Agenda, non EXTINCTION fasean sartuko garen.

    Aspaldi da nerabeek Londone manifestatu eta esan zutela EXTINCTION? -REBELION!
    Nerabe mokotiek errazoi. Eta nagusiei egozten ziguten errua.

    2-Hortik, Joxe, nik txerto hauetaz EZ FIDATZEA, eta beraz SASI-TXERTO deitzea, ze asko ikertu diat (barka, iritziak kontrastatu dizkiak horiei buruz eta, adibidez, PFIZER MAFIA KOADRILARI buruz, eta aspaldi idatzi “EZ GAUDE ESKU ÓNETAN, BÉNETAN”

    Horiexek ditut, bederen gure arteko dibergentziak.

    Baina horrek ez du esan nahi, gaixotasuna ez dela existitzen (ez gaude hain itsu; gaixotasun txit kutsagarria zegok, ez dago horretaz zertan eztabaidatu.

    Gauza dunk, gaixotasun horretaz baliatu dela gure Elitea, BALIATU EGIN DELA, Etika oro hankapetik pasatuz, Eurek nahi dituzten helburuetarako.

    Baina orain, sasi-txertoen PUFOAz haratago doan auzi baten aurrean aurkitzen gaituk, Aitorrek esan bezala.

    Bai, TXERTATU / EZ-TXERTATUEN arteko barrikada nahi digute ezarri, baina hori ere ez duk haien helburu borobila, eurek ezartzen ari diren COVID-PASAPORTE diskriminatzaile honekin.
    Haien helburua haratago dihoak: POPULAZIOAREN KONTROL ABSOLUTUA.

    Begien bistan zeukeagu: TXINA.
    Txinan iritsi dira jada KONTROL ABSOLUTORA.
    Karnet bat zeukatek (digitala, noski) ZEINETAN GIZABANAKO BAKOITZARI puntuak kentzen edota saritzen dizkieten, euren PORTAERAREN ARABERA.
    Eta puntu guztiak galtzen dituena (gida-karnetaren kasuan bezala) “EZ-HIRITAR” bihurtzen duk. Horixe dok DAGOENA, hots, ERREALITATEA.

    Nik ez zekiak zer esan nahi duen EZ-HIRITAR bihurtzea, baina ez diat jakin nahi ere. Nahikoa diat gaur eta hemen gertatzear dagoenarekin.

    Eta gertatzear dagoena da orain arte ezagutu dugun JENDARTE/PENTSAMENDU/ZIBILIZAZIOAK eraldaketa bat (sekulako eraldaketa) izango duela; Txinan ORAINTXE BERTAN gertatzen dagoelakoa: erabateko kontrol digitala.

  • Aitor, zuk erabilitako hitzak erabili ditut, baina buelta emanda. Nik gorrotoa erabiltzen omen dut, zuk maitasuna. Faxistekin zuk soilik alderatu nauzu.
    Agur!

  • Aitor Unanue 2021-12-23 08:33

    Datorren Igandean, 26an, Manifestazioak Donostian Bulebarretik, Bilbon Arriagatik eta Gasteizen Ama zuriaren plazatik, guztiak eguardiko 12:00 tan. Alde zaharretatik zehar, Askatasunaren alde Pase Apartheid honi ez. BIZITZAk antolatuak. Animatu !

  • CUBAtik bidalitako iritzi baten laburpena
    “Kuban ez dago industria farmazeutiko pribaturik. COVID-19aren aurkako txerto guztiak gobernuaren jabetzako laborategi biomedikoak egiten dituzte. Herrialdeko txertaketa-programetan erabiltzen diren txertoen % 80 fabrikazio nazionalekoak dira. Hemen ez duzu prezio eskandalagarririk aurkituko, ezta lukurreria etekinik ere.
    Haurtzarotik populazio guztia gaixotasun batzuen aurka txertatuta dago, hemen Europan bezala. Hori da azken hamarkadetan Kuban bizi-itxaropena oso azkar handitu izanaren faktore nagusietako bat. Kuban bizi-itxaropena Estatu Batuetan baino handiagoa da, eta haurren heriotza-tasa txikiagoa. Azken hilabeteetan frogatu da txertoak ere oso eraginkorrak direla. Horregatik, ez da harritzekoa Kubako edozein pertsonak bere enpresa farmazeutiko nazionaletan konfiantza izateaz gain, haietaz harro egotea.”

  • Aitor Unanue 2021-12-23 14:14

    Ederki Joxe.
    Beste hau ere Kubaz ari da, eta izen eta abizenez sinatua. Juan Manuel Olarieta, aurtengo Abenduaren 10 eko artikuluak honela dio: “Kubak ere negozio ona egiten du koronabirusaren aurkako txertoekin”. Eta hemen jarraitzen du:
    https://mpr21.info/cuba-tambien-hace-un-buen-negocio-con-sus-vacunas-contra-el-coronavirus/

  • Aitor Unanue 2021-12-23 14:24

    Eta honela amaitzen du bere artikulua: “Kubako gobernua, beraz, pandemiaren panplina guzti-guztiei eusteko interes handiena duenetako bat da, etorkizunean munduko merkatuaren mokadu erraldoi bat izango baitu zain, faktura asko ordaintzeko balioko diona.”

  • Hans Genrc Betzek Iritzi hau plazaratru du (Viento sur). “Errealitatea da COVID-19aren ukapena, bere forma guztietan, sekta bat bezalakoa dela. Sektek ez dituzte onartzen iritzi kontrajarriak. Hau da ironiarik handiena. Beren buruarentzako askatasunean tematzen direnek ez diete askatasuna ematen doktrina hutsarekin ados ez daudenei edo hartatik aldentzen direnei. Christoph Blocherrek txertoa jarri zuela jakin zenean eta jende guztiak txertoa jartzea aholkatu zuela publikoki, irainak jaso zituen “hiltzailea” zela iradokiz, baita heriotza-mehatxuak ere. Berak ukatu zuen arren, litekeena da egileak UDCren aldekoak ez izatea.”
    CUBA ere kapitalismoari salduta naiz eta merke eta askotan doan emandakoak. Arraioa.

  • Aitor Unanue 2021-12-23 16:03

    Aupa Joxe,
    Hau ere al bedezu entzun eta ikusi, nahiz eta azpitituluak euki, kalatanez dago eta oso ondo ulertzen da.
    https://youtu.be/A7CMWjexJow

  • https://vientosur.info/jugando-a-la-ruleta-rusa-con-las-curas-de-covid-19/
    Beno, diferentziak diferentzi, denok bizi behar dugu mundu eta herri honetan. Ez naiz giristinoa ezta erligio zale, baina eguberriak ospatzen zuten famili batean sortu nintzen, aiton-amonak lehenago, gurasoak ondoren, joan ziren baina haienak oso barneratua daukat, eta orain guraso eta aiton bihurtuta nahiko nuke gozo egon egun, sikiera egun hauetan. Desio hori zuzeu-en irakule eta partaide guztiei (den denoi) zabaldu nahi nieke. Gabon eta urte berri on!

  • josu naberan 2021-12-26 16:53

    Tira, igaro berri dok EGUBERRI
    baina eskegita utzi dugun auziak
    iltzegik esekita jarratzen dik, eta
    hala jarraituko ere EGU-HOTZEAN
    eta ERREGENETAN… eta ABARRETAN.

    Ez dakit Foro honetakook eskularruak eseki dituzuen, baina nik ezin dizkiat gauzak horrela utzi bere hartan, utzi ditugun moduan zintzilik utzi…
    barka.

    Ezin diat irentsi, batipat, Europako nahiz Euskal Herriko EZKER ORTODOXOAK (eta baita ezkerragoko EZ-HAIN.ORTODOXOAK ere, Bikila) izan duten eta diharduten jarreraz isilik egon eta agoantatu, errementatu barik.

    Tira, ulertzen diat nolabait (zeharo konprenitu ez arren) Plandemia honen hasieratik bertatik (2.020ko udaberri), EZKER ORTODOXOA ABSENTE egotea.

    Baina hortik eta ZENTZUA GALTZERAINO jauzi koalitatiboa zegok. (“euskaldun zentzudun”)

    Tira, orain lasai.

    Biil-Gatesen iragarri dik ezen-eta, hemendik aurrenanzko Plagintza zein izango den (eta Elitea beti izan dok horretan gardena bere iragakazinetan).
    Jarraian etorriko dink CDC eta OMS Erakunde menpekoen iragarpena….)

    Beraz, datorren hilabetean txit altu igongo omen Plandemia, baina EUTZI GAUDEN MODU BEREAN (Covid-pasaportearekin eta abar)

    Jada Otsailean, OMICRON-fasea igaro eta beste fase berri bat hasiko omen da (PI-fasea?), zeinetan baretasuna etorriko zaigun… eta kasik goxotasuna ere.

    Bitartean baina kontuz eta Prebentzio neurri guztiak oro hartu; iza ere TXERTATU GABE dagoen Arikatik edozein peste etor dakike.

    Amen. Amin. Borobil; egin kasu gure BILL eri.

    Eta guk pentsatzen genuen, Joxe, txerto magikoak Afrikara iritsiko zirela AZKENEAN; baina ez dituk iritsi, Afrikarren zorionerako, ze jo kontuak ete haiek, Afrikarrek, mendebaldarrok baino askoz sanoago eta zoriontsuago bizi dituk…,psikiatrei lana kenduz eta abar.

    Baina nik EZ DIAT KONPRENITZEN, Joxe, ezker antolatua MUTU egotea honen guztiaren aurrea. Beno, ulertu bai, baina ez konprenitu… Ulertu bai, zeren bestela POPULU anestesiatuaren botoak, zorionekoBOTOAK galduko lituzke ezker horretarako ANTOLATUAK.

    Izan ongi, baina otoi, EZ DENARI PASO EGINDA.

  • Nik ere ezin bukatu pare bat gauza argitu gbe.
    Ezker (heterodoxoa) ez da isilik geratu. Beste kontua da entzun nahi ez dutenentzat dena dela isiltasuna edo eztabaidatu nahi ez izatea (ez bada zuen paramotroetan). Hots, EHBilduk orokorrean zein udalerrietan oso iritxi garbiak eta eraginkorrak plazaratu ditu, horien artean PNV-Patronalak ekonomia osasunaren gainetik jarri zuenean pandemiaren hasieran.)Baita, ezdabaida zientifikoa eskatzen duzue baina zuen paranoia zientziaik at dago, ematen diren estadistikak, iritziak eta frogak ez duzue ezertarako kontuan hartzen, Errespetoa eskatzen duzue zuen disidentzaiariekiko, baina zuen aldetik ez dago errespetorik pandemiarekin izututa daudenekiko. Musukorik gabe agertzen zarete harro eta oldarkor musukuak jarrita daudenekiko, hauen iritziei kasurik egin gabe. Edo Felix Zubia sendagile zintzo eta arduratsiari zakurra deitzeraino. Pasaportea kontrol moduko bat da? bai, baina pandemiak kontrola eskatzen du, beste kontua da modu hori eranginkorra den hala ez. Harritzeko kontrolaren inguruan dagoen larritasuna, eta gaur egunea dagoen kontrol tresnarik nagusiena Esmarfona edo sakelekoaz ezer ez esatea eta barra barra erabiltzea mezu toxikoak bidaltzeko. Hor bai dela kontrolagailua, inork saltazen ez duena. horrek bai ematen didala niri izua eta kezka. Oraingoan bai, se akabo.

  • josu naberan 2021-12-28 11:41

    aipatua izateagatik dagokidan eskubidea, eta akabo bai, nire aldetik ere.

    1º ñabardura: zerbaitez eztabaidatu nahi ez izatea ez dok nire pathua.

    2. iñori “zakur” deitzea ere ez dagokit (eta harzak kontutan, dena den, bertso baten jostaketa-medioz “zakur” deitzea baten bati, ala hitz bera komertazio hotzean erraitea. EZ dok gauza bera. Eta Ez dok arrazionala “pasadizo” hura hanpatzea zeruetaraino.

    3. Ezta ere EZ dagokit neri behintzat, jarrera “harro, oldarkor eta paranoikoa” izatea musukoa ez daramatenekiko. Hori iuusi huan espaloi hartatik, Joxe, Donostiako manifan? Aldiz, gure laurko koadrilan, bi gindoazen musuko barik eta beste bi musukoarekin, lagunartea lasai solastatzen.
    Jarrera bera nahi nuke hire aldetik eta itsu-itsuan Covid- Pasaporte autokratikoa bezain antidemokratikoa onesten edo erdi-defendatzen duzuenon aldetik.
    Jakin ezak Covid-Pasaportea ez dela abenduaren 28ko inuxentada iñozo bat, baizik eta erabateko jendarte eta zibilizazio orain arte ezezaguna ezarriko duela: ERABATEKO KONTROL DIGITALPEKO zibilizazioa (hortxe adibide Txinakoa.

    Eta iraultzaile, egiazkoa, halako egoeretan ere izan behar, nik uste. Eta BATIPAT HALAKO egoeretan.