Egoera hau gelditzeko joan gaitezen elkarrekin “txertatutakoak” eta “txertatugabeak” Donostiara, larunbatean, 18an

Egoera hau gelditzeko joan gaitezen elkarrekin "txertatutakoak" eta “txertatugabeak” Donostiara, larunbatean, 18an

Helburu zintzo batetik abiatzen gara: atzerapausorik ez egotea gure giza eskubide unibertsaletan eta horien urraketari aurre egitea. Oinarrizko eskubide horiek gizakiak izateagatik ditugu, gureak dira.

Eskubide horiek “pribilegio” bihurtzen saiatzen ari dira eta xantaia egiten digute, inokulatzen ez bagara, eguneroko jarduerak eta bizitza egiten ez uzteko.

Gezurretan ari zaizkigu. Esan ziguten txertoa deitzen dioten baina sendagai genikoa den horrekin dena konponduko zela. 2 dosirekin dena normaltasunera itzuliko zela. Orain esaten digute maskarekin jarraitu behar dugula, 6 hilean behin ziztatzen jarraitu behar dugula. Baina hasi dira esaten hiru hilean behin inokulatu beharko garela. Eta gero zer esango digute? Hilero ziztatu beharko gaituztela?

Gezurretan ari zaizkigu. Esan ziguten sendagai horrekin covidaz gaixotzekotan oso arina izango zela, baina ez da horrela. Eta fede onez sinetsi zien jendeak eta txerto geniko hori jarri zutenak Zainketa Intentsiboetara joaten jarraitzen dira, hiltzen jarraitzen dute. Iaz, txertorik gabe, garai hauetan ez genuen hainbeste positiborik izan, ez genuen hainbeste jende Intentsiboetan sartuta eta ez zen hainbeste jende hiltzen. Zertarako balio izan du honek guztiak? Farmazialariak izugarri aberats bihurtzeko?

Europan eta Estatu Batuetan inokulazioek 50.000 pertsona hiltzeko, sendagai agentzien datu ofizialen arabera gertatu den moduan?

HORREGATIK GAUDE GAUR HEMEN, COVID PASAPORTEA SALATZEKO:

INOKULAZIOEN PORROTA EZKUTATZEN DU

-Sortu diren aldaerekin (delta….) eraginkortasuna galdu dute.

– Zainketa Intentsiboetan dauden %75etik gora inokulatutakoak dira (Extremadura, Austria eta herrialde askotako datuen arabera; Euskal Herrian datu hori ezkutatzen ari dira).

– Inokulatutako pertsonek, inokulatu ez direnek beste edo gehiago kutsatzen dute, prestigioko zenbait aldizkariren arabera.

KONSTITUZIOAREN AURKAKOA DA ETA HAINBAT NAZIOARTEKO LEGE ETA HITZARMEN URRATZEN DU

-Oinarrizko eskubideak izugarri murrizten ditu

-Baztertzailea da

-Epe laburrera gizartea erabat kontrolatzeko abiapuntua da (“txarto” portatzen direnak…. eskubide guztiak galdu ditzakete, adibidez euren kontutik dirua ateratzea…)

OSTALARITZA, KULTURGINTZA, AUTONOMO ETA ENPRESA TXIKIAK KALTETZEN JARRAITZEN DUELAKO

– Azken urte eta erdian 450 tabernak, 1.400 saltokik, ehunka enpresa txikik eta milaka autonomok ateak itxi dituzte. Pasearekin okerrago egongo dira.

– Zergatik ez dute pasea hasten Amazonen bezeroekin? Izan ere paketeak hartzean ez al dago kutsatzeko taberna batean dagoen arrisku bera?

14 egunetan positibo bakar batekin 10.000 lagunen udalerri bat itxi dezaketela arautzera ausartu dira. Nola egongo gara isilik neurrigabeko zapalketa honen aurrean?

Kalean gaude, handikiei aurre egiteko asmoz, etorkizuna gure bihotzen baitan dugulako. Gazteak babesteko, haurrak defendatzeko (etorkizuneko belaunaldiak), azken finean, ondasunik preziatuena defendatzeko: bizitza duina.

Gure arbasoen aberastasun material eta espiritualaren ondareari eutsi nahi diogu. Gogor egin zuten lan ongizatearen eta eskubide eta askatasunen berdintasunaren gizartea eraikitzeko. Banatuko gintuen eta gure arteko gatazkarik sortuko ez zuen haustura artifizialik gabe.

 

Lotsaren paseari ez.

Kontrolatzeko eta baztertzeko sasiosasun diktadura berriari ez.

Bizitzari bai.

Elkarbizitzari bai.

Oinarrizko eskubideei bai.

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

7 pentsamendu “Egoera hau gelditzeko joan gaitezen elkarrekin “txertatutakoak” eta “txertatugabeak” Donostiara, larunbatean, 18an”-ri buruz

  • Ni ere ez nago COVID egiaztagiriaren alde, eta bat egiten dut hemen aipatzen diren aldarrikapen gehienekin. Baina ezin dut bat egin hemen esaten den guztiarekin.

    Esaten da hor: “Zainketa Intentsiboetan dauden %75etik gora inokulatutakoak dira (Extremadura, Austria eta herrialde askotako datuen arabera; Euskal Herrian datu hori ezkutatzen ari dira)”. Egia da Euskal Herriko datua? Benetan? Felix Zubia gezurretan ari zaigu igandero Euskadi Irratian? Ezin du inork salatu eta haren dimisioa eskatu frogak aurkeztuz, UZIko benetako datuak emanda? Hainbesteraino dago sartua mafia Osakidetzako mediku, erizain eta abarren artean? Orobat kezetarien artean?

    Hala balitz ere, datu horri beste bat gehitu behar zaio: Euskal Herrian (EAEn behintzat) txertatuak %90 bagara eta txertatu gabeak %10, ZIUn dauden txertatu gabeen portzentajea ez al da aski adierazgarria? Nire kalkuluen arabera, ZIUko %75 txertatuak izango balira eta %25 txertatu gabeak (hori egiaztatzeko dago), txertatu gabeko ZIUratuen portzentajea txertatutakoen ZIUraten portzentajearen halako bikoa litzateke, askoz handiagoa beraz. Kasualitate hutsa ote?

    Ez daukat orain datu zehatzik esku artean baina honako hau ez dator bat nik daukadan pertzepzioarekin: “Iaz, txertorik gabe, garai hauetan ez genuen hainbeste positiborik izan, ez genuen hainbeste jende Intentsiboetan sartuta eta ez zen hainbeste jende hiltzen”. Zer ote diote erietxeetako, zaharretxeetako eta tanatorioetako langileek? Nik ezagutzen ditudanak txertoaren alde daude. Oker egon daitezke, jakina, ni bezala, baina lekuko zuzenak izan dira eta dira.

    Honek ere azkura eman dit: “Europan eta Estatu Batuetan inokulazioek 50.000 pertsona hiltzeko, sendagai agentzien datu ofizialen arabera gertatu den moduan?”. Eskertuko nuke erreferentzia edo link egokiren bat hori egiaztatzeko.

    Eskerrik asko eta zorte on zuen protestekin manifestaziora joango zaretenei.

  • Juan Luisen zalantzekin bat egiten dut. Baieztapenak ematen dituzue komeni zaizuena soilik aipatzen, alde batetik eta bestetik egi erdiak hartuz.
    Egira urbiltzeko egia zein den jakin nahi bat egon behar da eta ez aurretik ditugun ideiak berresteko gogoa.

  • Bitxer Tolosa 2021-12-18 19:11

    Txertatugabeak= eskirolak.

  • Kaixo Juan Luis
    Iaz garai hauetan konfinamendu batetik gentozen eta horrek datuak jeitsi zituen abendurako. Aurten iraila-urritik aurrera apenas dagoen txertoaz haragoko neurririk. Txertoa ez da kutsatze mailan eragiten duen faktore bakarra logikak berak eta zientzialariek dioten bezala.

    Bada mirarietan sinesten duen jendea, baina miraririk ez da. Zientzia errealitatean oinarritzen denez, aurerrapenak bai, baina miraririk ez du egiten. Txertoekin asko aurreratu da. Hortxe daude datuak ikusi nahi dituenarentzat. Txertatuen artean kutsatze maila txikiagoa da ez txertatuen artean baino, eta zer esanik ez hospitaleratzeak, ZIUetako ingresoak eta heriotzak.
    Buloak aztertzen dituzten webgune honetan horri buruzko datu dexente (gaztelaniaz). Haiek bai, haien datuen iturriak aipatzen dituzte.
    https://maldita.es/malditodato/20211220/covid-muerte-hospitalizacion-uci-vacuna/

    Beraz, gaitzari aurre egiteko onena, neurri osagarriak batera hartzea da, isolamendu maila ezberdinak + txertoa + maskarak leku itxietan + higienea+…

  • Eskertuko nuke bizitzaren inguruan dabiltzanen aldetik erantzunetan azaldutako zalantzen argitze bat.

  • Aitor Unanue 2021-12-22 22:47

    Aupa Juan Luis,
    Begira, aukera bikaina zalantza guzti hoiek aurrez aurre argitzeko Mendaro ko Goñati frontoian datorren Astelenean, Abenduaren 27an, atsaldeko 18:00 tan. Idoia Larrañaga eta Juanjo Martinez, jada aditu galantak, bolondres plazaz plaza dabiltzanak. Sarrera musutruk , antolatzen Bizitza. Aprobetxatu guztiok. Animatu entzun eta hitz egitera.

  • Asteleheneko hizlariei dagokienez, Zestoan Irailean emaniko hitzaldi bat entzun dut. Joa Ander Etxebarria eta bihar hitz egingo duen Juanjo Martinezek emana. Biek oso gogor hitz egiten dute mediku ia denen aurka (Juajo omen salbatzen den bakarrenetakoa). Beraz mediku gehienak beraien aurka daudela diote, saldu batzuk direla eta ez dutela barkamenik merezi. Errespetu gutxi dakusat.
    Ivoox-en entzun daiteke “Plazaz plzaza en Zestoa” izenarekin. Martinezen komentario batzuen adibide 30. minututik aurrera entzun.
    Bestetik komeni zaizkien datuak ematen dituzte gezur dexenterekin tartekatuz. Ezer berririk ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude