Estreinaldiak: Abenduak 25

Estreinaldiak: Abenduak 25 –

Estreinaldiak: Abenduak 25

Estreinaldiak: Abenduak 25

.

Little Women

Greta Gerwingek, Lady Bird (2017) filmaren zuzendariak, Louisa May Alcott idazlearen izen bereko eleberria bere estilora egokitu du. XIX. mendean, Massachusetts hirian, lau ahizpa heldu bilakatuko dira Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila bukatu berritan, eta amak lagunduta, bizitzari aurre egin beharko diote.

.

La Vérité

Fabienne (Catherine Deneuve) aktoreak idatzitako autobiografiaren argitalpena dela eta, familia osoa elkartuko da Parisen. Gidoigilea den Lumir alaba (Juliette Binoche) eta bere senarra (Ethan Hawke) izango dira gonbidatu bereziak, eta estali gabeko zauriek hartuko dute protagonismoa ama-alabaren arteko etengabeko liskarretan. Hirokazu Koreeda zinegile japoniarrak sorterritik kanpo zuzendutako lehen filma da.

.

Spies In Disguise

Lance Sterling espioia eta Walter Beckett zientzialaria lankideak dira, baina izaera oso kontrajarriak dituzte. Hala ere, elkar ulertzera kondenatuta daude, izan ere, mundua arriskuan jarriko du ezusteko gertaera batek eta bien arteko elkarlanak baino ezin izango du egoera konpondu. Lucas Martellek zuzendutako Pigeon Impossible (2009) film laburrean oinarritutako animaziozko lana da, Fox Animation eta Blue Sky Studios ekoiztetxe indartsuek aurrera eramandakoa.

.

Cats

Jellicles katu tribuaren istorioa kontatuko du filmak. Erabaki oso garrantzitsu bat hartuko dute katuek: urtero bezala tribuko partaide bat Heaviside geruzara igoko da, bizitza berri batez disfrutatzera. Andrew Lloyd Webberrek gidatutako izen bereko musikalaren egokitzapena da, T.S.Eliot idazlearen poema bilduman oinarritutakoa.

.

The Wonderland

Keiichi Harak zuzendutako animaziozko filma da, eta Akane gaztearen istorioa kontatzen du. Konfiantza gutxi du neskatoak bere buruarengan, baina Hipocrates alkimsita eta Pipo bere laguntzailea ezagutuko ditu ustekabean, eta Wonderland lurraldera bidaiatuko dute. Bertako biztanleek munduko salbatzaile izendatuko dute Akane.

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude