7 ezberdintasunak: RRV vs. Galicia Canibal La2-en

rrv

Ostiral gauetan ari dira botatzen “Aquellas movidas”, 80. hamarkadako musika mugimenduei buruzko dokumentalak La2 katean.

Lehenengoa “Galicia Canibal” izan zen Anton Reixak aurkeztua, eta bigarrena “Rock Radical Vasco” Robert Mosorekin.  RRV-ri buruzkoa atzo jarri zuten sarean. Esteka honetan ikus daitezke biak.

Ondo dago biak ikustea; ezberdintasun asko aurkitzen dira:

1- Lehenengo ezberdintasuna nabarmena da: Galiziakoan naturaltasun osoz hitz egiten dute galegoz edo gaztelaniaz/ RRV-koan naturaltasun osoz hitz egiten dute gaztelaniaz. Harritzekoa da elkarrizketatuen artean Josu Zabala, Iñigo Muguruza eta abar egonda eta gidoigilea Fermin Etxegoien izanda. Zergatik gertatu ote da hau?

Beste ezberdintasunak subjektiboagoak dira…

2- Galiziakoek naturaltasunez hitz egiten dute iraganari buruz/ Euskaldunek berriz mitifikatzera jotzen dute (bizitza basatia eta yonkiaren mitoa, eta abar…)

3- Galegoak artista bezala bizirik daudela dirudi, elkarrizketetan zerbait esaten dute/Euskaldunek betiko topikoak

4- ….ea zein aurkitzen dituzuen. Hala ere, merezi du biak ikusteak

5 pentsamendu “7 ezberdintasunak: RRV vs. Galicia Canibal La2-en”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2013-02-04 12:27

    4. Bi dokumentalak ikusita ematen du Galiziako “Movida” hura, parte bat behintzat, Madrileko “Movidaren” gerizara arrimatu zela, alderdi progreen babes mediatiko eta ekonomikoarekin: orain demokrazian gaude, goazen itsu bat harrapatzera. Euskal eszena berri hura, berriz, Madriletik landako korronte autonomoa zen, beharbada hari ez zitzaiolako interesatzen.
    5. Galizia Canival-en adierazpen artistiko guztiez hitz egiten da, ez bakarrik musikaz. Euskal Herriari buruzkoan gaztetxe, irrati libre, fanzine, eta abarrak gainetik aipatu besterik ez dira egiten.

  • Harira datorrela ala etorri gabe, ezin diot tentazioari eutsi, Wildek zioenez, gauza guztiei muzin egin baitiezaieket, tentazioari izan ezik. MMari omenaldia txikia: “La tentación”, Kaka de Luxe. abestia kaxkarra da, musikariak bezain kaxkarra, baina letra mundiala da: http://www.youtube.com/watch?feature=player_detailpage&v=rDdnNkPR6PU

    • beraz, haritz,
      6. ezberdintasuna: “Roberto Mosok Zaramaren autobonboa egin zuen, noski —«Eskorbuto baino lehen gu geunden»—. Anton Reixa aurkezle galegoari ez genion entzun Os Resentidos-i buruz hitz erdirik esaten”.
      etiketarena ez dut ondo ulertzen..