5 egunetan
Nork ez du sentitu noizbait alde egiteko beharra?
“Urrunera joan eta zerotik hasiko nintzateke”. Zenbat biderrez entzun eta esan dugun esaldi hori, etsipen momentuetan batez ere, monotonia eta rutinaren eguneroko arazoak gainditzeko esperoan giro berria, lagun berriak, eta abentura berriak bilatu nahi izaten baititugu.
Baina aukera hori begien aurrean planteatzen zaigunean, alde egitea errealitate bihurtu dezakegunean, -barkatu hitzagatik baina- akojonatu egiten gara. Gure pentsamenduak bitan banatzen dira, espektatiba on eta txarrekin, aukera posible guztiak kontuan izanez. Eta orduan datoz zalantzak eta buruhausteak.
Betiko lez jarraitu edo bizitza berri bati hasiera eman? Trena hartu edo pasatzen utzi? Bost egun ditut erabaki bat hartzeko. Bost egun nire patua aukeratzeko.