39. Herri Urrats: 5. Kolegioaren alde!

39. Herri Urrats: 5. Kolegioaren alde! –

Enbata aldizkaritik jasoa.

1984az geroztik, maiatzeko bigarren igandean ospatzen da iparraldeko ikastolen pesta, euskararen pesta, gure kultura eta hitzkuntzaren eguna. Aurtengo Herri Urrats, 39. izanen da eta haren etekinak Seaskako 5. Kolegioa eraikitzen laguntzeko lagungarri izanen doira, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa galdeari erantzuteko ttipiegi bilakatu baita. Jarraian, aurtengo Herri Urratsi buruzko informazio gehigarriak, programazioa eta autobusei buruzko xehetasunak barne!

Lehen ospakizunaren ondotik, 1985an sortu zen Herri Urrats elkartea. Prentsaurrekoaz baliatu nahi dugu Gillermo Etxeberria omentzeko, ikastolen pesta eta elkartearen sorreran militante sutsua izan zenari. Berak hasitako lana segitzen eta segituko dugu.

2022urtean 39.edizioa izanen dugu. Azken bi urteak bereziak izan dira eta egoerari egokitu behar izan dugu. Gaitza gainditu dugu eta euskaltzaleen elkartasunak gure esperantzak gainditu ditu.

2021 urtean Herri Urrats usaiako formatuan ezin ospatuz, 30 herri urrats ospatu dira Ipar euskal herri osoan. Horretaz gain helburu ekonomikoa lortzeko, BOGA kanpaina bultzatu zen urtarriletik maiatzera. 300.000 euro lortzeko helburu «utopikoa» finkatu zelarik. Baina sorpresa eta emozio handiarekin, konduak hestean ikusi dugu helburua lortu zela. Bai, denen artean lortu da ! Jendeen emaitzak, herri urrats ttikien irabaziak, herriko etxeen eta departamenduaren dirulaguntzak, enpresen partaidetzak, jantzi eta zozketa salmenta… Hemendik eskertu nahi ditugu helburua lortzen lagundu gaituzuen guziak! Denak gira bosgarren kolegioaren eraikitzaileak.

Diru bilketak «beharrenak salbatu» baditu ere Herri Urrats-ek ez du soilik helburu ekonomikoa. Ikastolen pesta ospatzeko beharra bada, elkartzeko beharra bada. Senpereko lakura itzuliko girela diote antolatzaileek.

Aurtengo Herri Urratsen etekinak Seaskako 5. Kolegioa eraikitzen laguntzeko lagungarri izanen dirau. Jakina den bezala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioa tipi gelditu zaio Seaskari Senpereko herriko etxeak lur eremu eder bat proposatu dio justu Herri Urrats egiten den lakuaren ondoan.

Proiektuan lanean burubelarri ari dira Seaskan eta 2023ko sartzerako prest izatea da haien xedea. Hastapen batean 250 ikasleko kolegio bat izatea nahi lukete, baina 300 ikaslera heltzeko aukerarekin. Proiektuaren itxura eta antolaketa lantzearekin batera, bere finantzamendua ere lantzen ari dira eta Herri Urratsen bildu sustengua ezinbestekoa izanen da eskualdeko ikasleak aterbetuko dituen kolegiorako.

.

Herri Urratseko programazioa

Urtero bezala, animazio taldeak egitarau oparoa eskaini dio Herri Urrats pestari. Toki guzietan dantza, musika eta animazioak izanen dira. Handientzat ala ttipientzat, hots gustu guzientzat. Aurten programazioari dagokionean indar berezia egin dugu, eta kalitatezko programazio bat osatzea lortu dugu.
Aurten ere 4 gune nagusietan banatuko dira ekintza gehienak:

39. Herri Urrats: 5. Kolegioaren alde!

Araba gunea
Araba gune honetan haurren txokoak ez ezik eszenak ere indar berezia du. Aurtengoan arabako eszenan ondoko talde hauek aurkitu ahalko ditugu: Pauline eta Juliette, Mutxikoak, Kilimak, Albosax, Xiberoots, Astobaba eta Trikidantz erromeria taldea. Kontzertuak 10etan hasiko dira eta 20:00etan bukatu.

Lapurdi gunea
Janari loturiko gune honetako eszenan: Artxeroak eta bertsolariak aurkituko ditugu. Eta Bazkariak alaitzeko Nat eta Watson izango ditugu.

Nafarroa gunea
Nafarroa guneko eszena Lizeoko ikasleez osatutako Laparrak taldeak irekiko du. Ondoren etorriko dira Aho zakil Konekxion eta Aguxtin Alkhat.

14:00ak aldera Donostiako Skakeitan taldea igoko da eszenara, esan baharra dugu oso bira berezi baten hasiera izango dela HU eguneko kontzertu hau. Ostean Arrasateko DES-kontrol taldearen txanda izango da. Urte batzuetan ixilik egon ostean, beraien 25. Urteurren ospatzeko antolatu duten biraren lehen data izango da HU egunekoa. Arrasateko taldearen ostean Willis Drummond taldea igoko da oholtzara, aurkezpen gutxi behar duen taldea dugu bera. Nafarroa eszenara azkenak igotzen Aguraingo Dupla bikotea izango da, nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea dugu bera. 2019tik Euskal eszena hankaz gora jartzen ari den bikotea. Oso gutxi jo dute Iparraldean, eta zer esan handia emango dutelakoan gaude.

Gipuzkoa gunea
Herri Urratsek badu gune berezi bat, beste ikastolen jaiak ez dutena, eta gune edo eszena hori dantzarena da. Aurten ere dantza emanaldi ugari izango ditugu Gipuzkoako eszenan, eta berari itxiera emateko bi musika talde. Gipuzkoa gunea Estitxu Robles kolegiko gazteek irekiko dute. Dantzaz konpaniarekin egindako ikastaldiaren emaitza erakutsiko dute Herri Urratsen. Ondoren K-balet, Herri Urrats Kantauz, Wazza Panda Famili, Topa Noka eta dantza erakustaldiekin bukatzeko Kimua Dantza Kolektiboak GenEroa beraien azken lana taularatuko dute.

Kimuak dantza kolektiboaren ostean Tristan Murgi abeslariaren eta ZEZE taldearen emanaldiekin emango zaio bukaera Gipuzkoako eszenako programazioari.

Autobusei buruzko xehetasun guziak hemen

39. Herri Urrats: 5. Kolegioaren alde!

39. Herri Urrats : 5. Kolegioaren alde!  

39. Herri Urrats

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.