Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekin

Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekin –

Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekin

Gaurkoan Amonaren txerri solomoa esnearekin RZ, ogiarekin laguntzeko errezeta horietakoa, gazteenentzat primerakoa, erraza, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzekoparranda osterako ere bai… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • kilo bat solomo
  • gatza
  • olioa
  • baratxuriak
  • litro erdi esne
  • jerez lehor kopa bat

Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekinErrezeta

  1. Lotu soka batekin kilo bat solomo eta bota gatza.
  2. Jarri lapikoan olioa eta baratxuriak, eta doratu haragia.
  3. Kendu olioa eta bota litro erdi bat esne, eta egosi guztia 20-30 minutuz lapikoan. Gehitu jerez lehor kopa bat.
  4. Atera haragia eta moztu xerretan.
  5. Utzi apur bat denbora gehiago saltsa murrizten.
  6. Pasa saltsa eta bota gainetik.
  7. Zerbitzatzeko prest..

Kasu!

Patata purearekin zerbitzatu daiteke.

AMONAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

2014an Oñatiko Etxehaundi jatetxeko Eloi Iartzak egindako onddoz beteriko txerri hanken errezeta…

Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekin

Errezeta gehiago …

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren txerri solomoa esnearekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude