2030era salto: 85 urtetik gorako biztanle gehiago 10 urtetik beherakoak baino

85 urtetik gorako biztanle gehiago 10 urtetik beherakoak baino –

Hemendik eta 2030era, heren bat haziko da 65 urtetik gorakoen kopurua Euskal Herrian, 14 urtetik beherakoena laurden bat baino gehiago murriztuko den bitartean. Biztanleriaren datozen urteotako bilakaera laburbiltzen duen datua da honakoa: euskal herritar gutxiago izango gara, baina batez ere, zaharragoak.

85 urtetik gorako biztanle gehiago 10 urtetik beherakoak bainoKopuruei dagokienez, 2030a bitartean %3,12 jaitsiko da Euskal Herriko biztanleria, eta hiru milioi lagun baino gutxiago izatera igaroko gara berriz ere. Dena dela, aldea nabarmena da herrialdearen arabera: Lapurdin 9 puntu haziko da biztanleria, eta Nafarroa Beherean ia 5 puntu, baina beste herrialde guztietan gutxiago izango gara. Hori horrela, Ipar eta Hego Euskal Herriko joerak kontrajarrita egongo direla diote prospekzioek: goranzkoa izango da Ipar Euskal Herrian (Zuberoan izan ezik), eta beheranzkoa Hego Euskal Herrian.

Dena dela, Hego Euskal Herriko biztanleria nabarmen handiagoa denez, oro har oso zahartuko da Euskal Herriko adin-piramidea datozen hamabost urteotan: 2030erako gehiago izango dira 85 urtetik gorakoak 10 urtetik beherakoak baino.

 

Hego Euskal Herrian, 60 urtetik gorakoak biztanleria osoaren %20 izatetik ia %29 izatera igaroko dira 2030erako. Euskal Herriko zahartze-tasa nabarmen handituko da, beraz, baina kontuan izan behar da joera hori orokorra dela Europan, nahiz eta gurean bereziki nabarmena izan. Alemanian, esaterako, 65 urtetik gorakoak %21 izatetik %28 izatera igaroko dira datozen hamabost urteotan.

Arazo handiena zera da, inon gutxi murriztuko dela 15 urtetik beherako biztanleriaren proportzioa Euskal Herrian adina, eta horrek eragin sakona izango du datozen hamarkadetan lanean egiteko adinean egongo den euskal herritar kopuruari dagokionez. Gainbehera oso nabarmena aurreikusten da: 2030erako ia hamar puntu jaitsiko da 15-64 urte artekoen kopurua. Horrek askotariko ondorioak izango ditu; besteak beste, pentsio sisteman eta osasun eta zaintza zerbitzuetan egin beharko diren inbertsio publikoetan.

Informazio gehiago: www.gaindegia.eus 

85 urtetik gorako biztanle gehiago 10 urtetik beherakoak baino

6 pentsamendu “2030era salto: 85 urtetik gorako biztanle gehiago 10 urtetik beherakoak baino”-ri buruz

  • Gizonezkoen aurkako genozidioaren isla: gizon gehiago jaiotzen dira, baina emakumeak gehiago dira populazio osoan.

  • Hau bai dela arazo nazional bat.

  • Demografikoki geure buruaz beste egiten ari garen bitartean, kanpotarrek semeak edukitzen dituzte barra-barrak, teorian baliabide gutxiago badituzte ere. Egoera horrelak jarraitzen badu ez dugu 2 generazio iraungo herri bezala. Agur Euskal Herria, ongi etorri Euskadistan.

  • Produktibitatearen igoerari esker hau ez da ezer txarrik, gero ta jende gutxiago behar da produzitzeko ta ez dago inolako arazorik (gauzak ondo egiten badira) zaharren pentsioak ta serbitzuak mantentzeko.
    Gehio errango dut, zaharrak behar duten gauzak kontuan hartuta, lan asko sortu daiteke.
    8 orduko lanaldia jarri zanetik, produktinitatea bider 24 egin du gora, biztanleria bostkoiztu da besterik ez.
    Gaur egun posible litzateke langabezirik ez egotea, soldata duinak izatea, ta jendea 4 ordu egunero besterik ez lan egiten, baina horretarako, mundua doiagoa izan beharko luke, lege bidegabea gabe…
    Baina matematikoki gaur egun dugunarekin, munduak dituen biztanleak hirukoituz, denontzako egongo zan jateko.

    Baina produktibitatearen hazkundea jende gehiena ez du kontuan ta zahar asko daudela erraten dietenean ta ezin direla mantendu, sinistu egiten dute, gezur haundia ta danean ta izugarri erraza datuekin deusestatzea.

  • Alpargatero 2022-05-26 07:47

    Emakumeko jaiotza-tasa 1 baino gutxiagokoa denean (2,1 beharko luke, gutxienez, belaunaldi-ordeztea bermatzeko), gauzak argi daude: bi belaunalditan (50 urtean) euskaldunak (ez bakarrik euskal hiztunak, euskal erroak dituztenez ari naiz) erdiaren erdiak izango gara (laurdenak); gure herrian dauden minorietako bat baino ez gara izango, eta ez garrantzitsuena gainera, hori musulmanek osatutakoa izango baita. Has gaitezen prestatzen haien lege eta ohituren pean bizitzeko.

  • Joseba, zure amaren alua jan