[Txiorik Onena] 2020ko 9. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 9. astea –
Urteko 9. astea dakargu laburtua, ohi bezala zazpi txioko sortan.
Asteon, hautatutako txioek honako gaiak jorratzen dituzte: talde-lana, erditzeak, landareria, kolonizazioa, haizea eta larrialdiak; baita ditxosozko Koronabirusa ere.
Joan den astean, @protoeuskaldun txiolaria doi-doi gailendu zaio @maia_jon txiolariari.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Gaur afaltzeko porru patatak, gure umeek prestatuak. Horrez gain ardiak menditik ekarri dituzte jeztera.
Bitartean gu ardi-lanetan eta gaztandegian.
Babesa, maitasuna eta talde-lana; horixe erakutsi digute gaur (ere) gure txikiek (12 eta 13 urtetakoak) pic.twitter.com/03cF0kyuQy— Josebe Blanco (@hausnarrean) February 26, 2020
Duela gutxi lehegusinaren erditzea. Uste baino aurreratuago zetorrela umea eta erditze gelan presak, zalantzak, epiduralarentzako denborarik ez, minak, aholkuak, ezinak.. eta emaginak cómo quieres que sea el parto galdetutakoan… – “euskeraz!” erantzuna. Barrutik atera zitzaion.
— kepa maiz aizpurua (@pello_errota) February 27, 2020
“Cardo borriquero” askoz politagoa da euskaraz: “sorgin orrazia”
— ?Ana Morales ? (@AnaisNi) February 29, 2020
Gaur, espainiar polizia gure etxera etorri da. Semea dute orain jomugan. Mende bete. Lau belaunaldi jarraian. Aitatxi, aita, anaia, semea eta bostok. #Kolonizazioa
— Gaizka Aranguren Urrotz (@gaizkaranguren) March 2, 2020
Haize honekin aterkia zabalduz gero kotxean baino arinago iritsiko naiz Eibartik etxera.
— Zihara Enbeita (@ziharae) March 3, 2020
Noski baietz. Baina espainolez ere hitzegin nezake, eleaniztuna naiz, zuok ez bezela. https://t.co/M3ULmBzzQI
— CoronavirEUS ?? (@CoronavirEUS) March 3, 2020
Batzuen adierazpenak entzunda ematen du “alarma sozialik” ez sortzearen izenean herritarrek eta ordezkari politikoek ezin dituztela larrialdi baten inguruko azalpenak, datuak, informazio zehatzak eta erantzukizunak eskatu. Hobe da gezurra esanda jendea lasaitzea. #ZaldibarArgitu
— Aiora (@probatxoa) March 3, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Eliseo Gilek idazkunak berak egin dituela ezagutuko balu, E.Giletza aitortuko luke? #hitzokei #barkaotoi #banoa
— bor[x]a? #AltsasukoakAske (@protoeuskaldun) February 21, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 9. astea