Lehendakarigaiak

Lehendakarigaiak –

Lehendakarigaiak
Fotomuntaia: Berria

Hauteskunde urtea da Euskal Herrian, nahiz eta Nafarroan ez dugun deus ere bozkatuko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ezustekoak izan dira nagusi kanpaina bezperetan. Espainiako PPk Carlos Iturgaitz berpiztu du, eta Ahal Duguko oinarriek nahiago izan dute Miren Gorrotxategi aukeratu, zuzendaritzaren iritziaren kontra. Ezustekorik handiena, baina, zera izan da: lehenbiziko aldiz lehendakarigai guziak euskaldunak izanen dira.

Hiru lurralde horietan euskara ofiziala da 1979az geroztik. 40 urte behar izan dituzte lehendakarigai guziak euskaldunak izateko. Nafarroan oraindik euskara ez da ofiziala, eta euskararik gabeko hezkuntza eredua da nagusi. Nahiko nuke 2500. urtera itxaron behar ez izatea hemengo lehendakarigai guziak euskaldunak izan daitezen. Baina, oraingoz, eustea dagokigu. Euskara Eskubidea. Denbora luzez gutxiago jaso ondotik, ez legoke gaizki aurrerantzean pixka bat gehiago jasotzea. Baina tira, aurrera!

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020 otsailaren 28koa]

Lehendakarigaiak
Iker Tubia

BARDO GORRI NAFARRA

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude