[Txiorik Onena] 2020ko 18. astea
[Txiorik Onena] 2020ko 18. astea –
Urteko 18. astea pasa berri dugu, etxealdian hau ere.
Asteon, itzaltzen ari da Koronabirusak txioetan zuen nagusitasuna. Hauek dira hautatutakoetan jorratu diren gaiak: Maiatzaren 1a balkoian eta txistuarekin, Ipar EH espainiarrei azaltzen, bigarren nerabezaroa, hizkuntzen ezagutzak, zatitxoak eta erosteko ahalmenak, Balendin Enbeita eta denboraren pertzepzioa.
Joan den asteko txioetatik, Nazioarteko Liburuaren Egunari gorazarre egiten ziona izan da bozkatuena, Nerea Baldarena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
INTERNAZIONALA jo digu txistuarekin Joxemiel ‘Legaxpi’-k, kamiseta gorria soinean #M1etxetik #Azkenportukoak pic.twitter.com/dSQ71au2lZ
— Amagoia Gurrutxaga (@AmagoiaGu) May 1, 2020
Albiste honek, behin espainiar batekin izandako elkarrizketa ekarri dit burura. Iparralde zer zen galdetu eta azaldu nionean, hauxe galdetu zidan:
-Entones, ¿Vosotros qué queréis? ¿Que Iparralde sea España? pic.twitter.com/9e34G5zZ0B
— Mikel Alvarez Sarriegi (@theindezents) May 1, 2020
Larunbat gaua, txoko erdi-ezkutu batean edaten, garagardo batekin mozkortuta eta autoritatearen beldur.
Kaixo, bigarren nerabezaroa.#orereta #errenteria #iztieta pic.twitter.com/zcADWb9fLp
— Erik Gartzia (@erikgartzia) May 2, 2020
Ba dut lagun euskaldun berri bat kontatzen duena behin baino gehiagotan honela galdetu izan diotela:
-Zuk zergatik ikasten duzu euskera?
-Ez dakidalako.— Maite G. (@goraxaho) May 2, 2020
Zatitxu horrekin zer erosiko genuke? pic.twitter.com/6N8F4XyD6K
— Arkaitz Zarraga Azumendi (@azarramendi) May 2, 2020
John Adams, Tonetti, el niño Mercurio, baina, ai, el bertsolari del Arenal.
Dozenaka mila euro euskara sustatzeagatik jasotzen duen berripaper unionistan.#askida pic.twitter.com/uA7Nzu8tzb
— #LeiGorriAskatu (@fantomastxiki) May 2, 2020
Gaur bi urte bete dira ETA desegin zenetik.
Bi hamarkada ez. Bi mende ez. Bi urte. #denbora— Martin Kitto (@martin_kitto) May 3, 2020
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Gure etxean liburuei egindako omenalditxoaren zati bat, alabarekin elkarlanean. #LiburuarenEguna pic.twitter.com/BQIEc1RDNn
— NereaBalda (@nerea_balda) April 23, 2020
[Txiorik Onena] 2020ko 18. astea