Aldatuz

Aldatuz –

Txerra Rodriguezek Argiako Garaigoikoa blogean.

AldatuzEtxealdi honek erakutsi digu gauzak aldatu behar ditugula, ekonomian, kontsumoan eta abarretan. Baita hizkuntza kontuetan ere, nire ustez. Mapa zahar batzuk erre behar ditugu. Gure amets kolektiboaren sasoia da eta orain da. Orduan. Atzo. Bihar. Gaur. Herrigintza sasoia da, herrigintza garaia da.

Zomorro ostia honek ere erakutsi digu eguneroko ohiturak aldatzea ez dela horren zaila edo, behintzat, eguneroko ohitura batzuk aldatzea ez dela horren zaila. Gainera, Euskaraldiak erronka batzuk jarri ditu egun hauetan horietan sakontzeko, bidelaguntza moduan.

Eta erronka horiei lotuta, Berriak artikulu-serie bat egin du eta artikulu batzuetan aurrera egiteko aholku garrantzitsuak eman dituzte aditu batzuek, Gemma SanginesMaite AsensioPablo Suberbiola edo Ainhoa Lasa, kasurako.

Pareen arteko sareak sortu nahi izan dituzte, bizipenak eta abar partekatzeko. Aldaketa horietan garrantzitsuak dira errutinak, gogoetarako errutinak, ekintzarako errutinak eta ebaluaziorako errutinak. Geure buruarekin, jakina, baina baita kolektiboki ere. Politika horizontalak behar ditugu pertsonen arteko harremanetan eragiteko, behetik gora eta elkarri ahaldunduz, komunitatea sortzeko eta eratzeko. Gutako bakoitza da eta izan daiteke eredu, ez ala?

Aldatuz

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.