[Txiorik Onena] 2019ko 13. astea
[Txiorik Onena] 2019ko 13. astea –
Urteko 13. astea izan da atzean utzi eta zazpi txioko sorta berri batekin laburtu gura izan duguna.
Asteon, jorratutako gaien artean ageri dira elektroiak eta Urkullu, Eliza eta kultur programak, Korrika eta ametsetako lanak; baita kakalarria ere.
Joan den asteko sortatik, Gorka Bereziartua, @Boligorria-ren txioa izan da bozkatuena.
.
Zein begitantzen zaizu asteko txiorik onena?
Elektroiak azken geruzan estilo handiz kokatzen direnean, Balentziaga geruzan kokatzen dira #azterketetakoaltxorrak #zientziaazaltzen #kimika #zientzia #stylishelectron #chemistry #balentziaga pic.twitter.com/k5oNyNoaUW
— Nere Ita (@nereitax) 2019(e)ko martxoaren 26(a)
Irakurtzen dudanez, @tabakalera|ko kultur zuzendari berriak "publiko guztientzako programa bat" diseinatu beharko du. Barkatu, baina publiko guztientzako programarik ez dago, eta horri gehien gerturatzen zaiona da "merkatuko kontsumitzaile gehiengoarentzako programa".
— Beñat Sarasola (@bsarasola) March 28, 2019
Bezeroari dirua ateratzeko Elizaren taktika.
Edozein ekonomia fakultatetan irakasteko modukoa. pic.twitter.com/bLk1hOMMez
— Bitor (@bitoralonso) March 28, 2019
Korrika ongi, e, baina bertze egun batean euskararen aldeko etzanaldia eginen bagenu? 24 orduz ohatzean edo sofan etzanda, kieto. Ni prest.
— Santi Leoné (@ororostorm) March 28, 2019
-Zein da zure ametsetako lana?
-Beno, nik nire ametsetan ez dut lanik egiten— Mikel Alvarez (@theindezents) March 28, 2019
Iritsi da ostirala! pic.twitter.com/frc94ccx8y
— Maia (@maianaiz) March 29, 2019
Kakalarriz sartu gara apirrilera
— iker Lauroba? (@ikerlauroba) April 1, 2019
.
.
Pasa den asteko txiorik onena:
Zalantza sortu zait titular honekin: “Nafarroa ez da ukitzen” ala “Nafarroak ez du bere burua ukitzen” esan nahi du? Izan ere, bigarrena Opusen garaipen handi bat litzateke pic.twitter.com/b7dty6MjTm
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 2019(e)ko martxoaren 26(a)