2018ko lehen egun honetan ZuZeuko ohitura zahar bat berreskuratuko dugu, urte hontan irakurriko dituzun albisteen titularrak inork baino lehen ekarriaz zuretzako. Etorkizuneko 10 titularrak, urtea ondo hasi dezazun.
1- EiTB, Sautrelaren itxieraren ostean, euskal literaturaren klasikoak musikatzen hasiko da Goazenen abestu ditzaten.
2- Urtaranek bakea sinatu nahi izan du Errekaleorreko bizilagunekin. Egurrezko zaldi erraldoi bat agertu da auzoaren sarreran.
3- Gipuzkoako katixima eskolek mahai joko berri bat kaleratu dute: “Kakuxi-Makuxi”
4- Euskotrenek Bilbotik Donostiarako bidaietan The Godfather trilogia osoa proiektatuko du, bidaia “atseginagoa egiteko”.
5- “Euskalduna naiz, eta zu?” programak hautsak harrotu ostean, EITB-k beste programa bat kaleratu du aurten: “Euskalduna bazara, kasu!”
6- IKEAk Katalunia erosi du eta “bere etxeko errepublika independiente” gisa izenda ahal izan dezaten.
7- Errealak figuranteentzako casting-a zabaldu du Anoeta estadio berriztatuko 40.000 aulkiak betetzeko. Baldintza ezinbestekotzat jarri dute klub txuriurdinaren ereserki konplexua buruz ikastea.
8- 100.000 €ko dirusaria jarri du Donostiako Udalak Errealeko ereserkian galdutako aditza bilatzen duenarentzat. “Hipotesi guztien arabera Gazte gazte gazte gazte gazte gazteeeeeedi! artean galdu da”, azaldu dute udal teknikariek.
9- Athletikek beste San Mames bat eraikiko du, San Mames barria garbitu behar den egunetan erabiltzeko.
10- Ernesto Gascok salatu du “itxura guztien arabera” Metro Donostialdean topo bat dagoela