1975 urthean, ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa

ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa –

Euskadico Archivo Historicoco interneteco bilhatzailean, Federico Krutwigen correspondencian, cembait referencia interessant daude, 1975co abenduan, Playboy Edizione Italiana aldizcarian ETAco ideologo official guisa harec escainitaco elkarrhizqueta baten inguruan.

ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa

Euskadico Archivo Historicoac publicatutaco guthun hauetan Krutwigec Harpitaniaco adisquide bati açalcen derauco nola elkarrhizqueta publicatu baitzen aldizcari hartan.

Elkarrhizquetatzailea Lanfranco Vaccari içan cen. Bertan, Krutwigec, Sarrailh de Ihartza ecicenez, açalcen çuen cer cen euscal nationalismo progressista, orduco ETAren historia eta bere strategia, bai eta bi phenomeno berri haiec orduan ceduzcaten haimbat araço eta auquera ere.

Elkarrhizquetaren icemburua OLE FRANCO ! cen, eta abiapunctua cen Vaccariren postulatu interessant bat ceinaren arauerat Franco espainiar generalissimo hilberria ETAc ”matatu” baitzuen bi urthe lehenago, Carrero Blanco Espainiaco Governamenduco Presidenta executatu çuenean. Ondoren abiatzen da elkarrhizqueta. Irudi beçala, cecenqueta ohico baten afficha bat aguercen da non cecenaren buruan Francoren aurpeguico photo bat baitzegoen. Ecin arguiagoa ideia : ETAc acabatu çuen Franco eta bere dictadura.

ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa

Orduan Krutwig ETA eracundeco militante jada ez cela considera daiteque, bai ordea, nationeartean behinçat, aithorça ceducala eracundearen «buru pensantea» edo autoritate moral bat beçala, garai batean non ETAren ospea eta prestigioa Europan osso altua baitzen. Krutwigec berac adisquide harpitaniar bati açaldu ceraucon guthun batean, nola Playboy aldizcari hori economiaren quadro dirigentec, botherearen escucotassuna ceducaten haiec iracurcen çuten aldizcari bat baitzen, eta emacume politen gorputzac eracusteaz gain, ale bakoitzean politicari buruzco cembait articulu ere tartecatzen cituen ; eta hor euscaldunen causa açalcea importanta baitzen.

Elkarrhizquetan erraiten dena

Elkarrhizquetan, Krutwigec açalcen du nola bera philologo eta economista bat baitzen, bainan bere herriaren egoquera ikussiric, cerbait eguin behar cela erabaqui, eta hala Vasconia liburua idatzi çuen. Açalcen du ere, nola Vasconia liburuaren ideien aurka açaldu ciren, alde batetic PNVco nationalista traditionalac, bai eta espainiar socialistac eta communistac ere. Içan ere, Vasconia liburuan planteatzen cen euscal nationalismo progressista bat, aurre eguinez Espainiaco dictadurari.

Nationalismo progressista cer cen açalcen çuen : herri baten ascapena, hala maila collectivoan (herriarena) nola individualean (guiçabanacoarena) bilhatzen duen ideia. Açalcen du nola ordura arte Europaco herri minoritarioen nationalismoac bethi reactionarioac ciren, eta hor orduco PNV alderdiaren clericalismoa aiphatzen du.

Nationalismo progressistaren ideia harec eraguina eduqui çuen ETA eracundean, eta hala ETA bilhacatu cen nationalismo progressistaren ikurra. Baina ETAren baithan hamaica scissioneen problema ere aiphatzen du. Içan ere, ETAren baithan nationalismo progressistaren ideia espainiar communismoaren asmoetara eramateco saioac anhitzac içan ciren, horrec ekarri cituen haimbat scissioneen ondorioequin.

Krutwigec elkarrhizquetatzaileari açalcen derauco cein cen orduco ETAren strategia, lau fronteetan oinharritua, batez ere ethorquiçunean orduan ikus citequeenari cegoquionez.

Ideia hori ETAren Borzgarren Assamblada Nationalaren erabaquiei lothua cen: lau fronteac: lehena eta goicoa Culturaren frontea. Beherança hierarchicoqui, alde batetic fronte Politicoa eta bercetic Socioeconomicoa, eta guztien azpian Ekinça edo militar frontea. Ideia hau açalcen du aiphatuz, ascapen processuetan emanicaco aurrerapenac: nola Von Claussewitz prusiar theoricoac guerra politicaren mendean egon behar cela eçarcen baitzuen; ondoren nola Maoc compossagai socioeconomicoa guehitu ceraucon ideia hari, bai eta nola vietnamitec culturaren factorea valiatzen jaquin çuten Franciaren eta Statu Batuen aurrean irabazle atheratzecotz.

Orduan açalcen du nola euscal resistencian lau fronte haiec articulatzen ciren ethorquiçunera beguira. Franco hil eta guero, ekinça fronte bat behar çatequeen, ceinac çucenean aurre eguinen bailerauqueo Espainiaren jaçarpenari. Hori ilegal eta assumiecin çatequeen orduan cethorren egoquerarençat. Bainan ecimbercecoa çatequeen ere, ekinça fronte horretatic ondo berheiztuac, fronte politicoa eta socioeconomicoa ondo antholatzea, bai eta haren gainean fronte cultural bat, academia baten moducoa.

ETAc orduan ceduzcan eçaugarriei dagoquionez, açalcen du nola ez çuen borrocatzen espainiar democraciaren edo socialismoaren alde, baicic eta Euskal Herriaren independenciaren alde. Euskal Herria orduan Espainiaco lurralderic industrialiçatuena cen, eta herri soberano beçala parte hartu nahi çuen Europa Batuan, ez espainiarren edo francesen mempeco herri beçala.

ETAco quideei dagoquionez, aiphatzen du nola eracundearen militancia batez ere languile industrialec ossatzen çuten, ceinec ascotan era berean euren lurrac lancen cituzten ere. Eta eracundearen finançamenduari buruz, açalcen du ere, haimbat genderen dohainça voluntarioez gain, nola Bilbao inguruan baitzegoen Espainiaco gune finançario handienetaco bat, bi bancuequin, eta hala sucursalac erasotuz lorcen ahal cen functionatzeco beharrezco dirua. Contuan hartuta ecen ETAc ez baitzuen diruric jassotzen campoco ecein eraguileengandic, cela Chinatic edo Soviet Elkargotic edo ecein ere alderdi communistatic. Ildo horretan, signalatzen du Espainiaco alderdi communista, Santiago Carrillo cehazqui, nola ETA Espainiaco muguimendu communistaren baithan integratzeco saiaquerac eguiten aritu baitzen.

Elkarrhizqueta euscaraz

Laster elkarrhizqueta ossoric euscaraz ekarrico da.

2023/11/13

1975an, ETAren historia eta strategia Playboy aldizcarian, elkarrhizqueta ossoric

ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa

Zer duzu buruan “1975 urthean, ETAren ideologia eta strategia Playboy aldizcarian açaldu cirenecoa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude