1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Euskal Kultur Erakundeko webgunetik jasotako informazioa

“Maitia nun zira ?”, 1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Euskal kultur erakundea eta Mondragon Unibertsitatearen arteko partaidetza emankorra izan da.

2015-2016 ikasturteko Gradu Bukaerako Lanarentzat, Aretxabaletako Ikus-entzun komunikazioko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek, Lehen Mundu gerla garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketak ikertu dituzte. Audio grabazioen historia eta testuingurua transmititu nahian, Maitia nun zira?” izeneko bideo dokumentala sortu dute.

1914-1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentalaDokumental hori Euskal Herriko zazpi probintzietako kultur eragile askoren parte hartzeari esker egina izan da: Odei Barroso, Xabi Etcheverry, Bea Salaberry eta Katixa Dolhare, Edurne Garmendia, Iñaki Perurena, Eneko Sagardoy, Aritz Labrador, Reyes Prados, Eneko Bidegain, Karmele Jaio, Daniel Landart, Aitor Arregi, Javier Martinez.

Halaber, Maider Bedaxagar, Maite Deliart, Mikel Urdangarin eta Kepa Junkeraren elkarrizketekin osatua izan da.

Artxiboak argitaratzeko xedearekin, Euskal kultur erakundeak ikergaien aztertzen eta ikerlanen antolatzen segitzen du, Humboldt Unibertsitatearekin eta Berlingo Etnologia Museoarekin elkarlanean.

.

Gehiago jakin :

1918 gerlako euskal presoen grabaketetan oinarritu dokumentala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.