18 ikastaro prestatu ditu UEUk udazken honetarako
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) bere udazkeneko eskaintza aurkeztu du, on line eskaintzari garrantzi berezia emanez. Urria eta abendua bitartean 18 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Gasteiz, Iruñea eta on line. Matrikula zabalik dago.
Etengabeko prestakuntzaren euskarazko eskaintza egonkortu egin du UEUk. Mari Karmen Menikak, UEUko Ikastetxe Nagusiko arduradunak azaldu duenez, “Euskarazko erreferentzia akademikoa izan nahi du UEUk. Horretarako, aurten, Eibarko, Iruñeko eta on line eskaintzaz gain, Gasteizen ere eskainiko ditugu ikastaroak Oihaneder Euskararen Etxearekin elkarlanean”.
UEUk on line bidezko ikastaroen aldeko apustua egiten ari da azken ikasturtean eta on line ikastaroek izandako emaitza onak kontuan izanik, 2015-2016 ikasturtean, lerro horretan sakontzea erabaki du eta hori islatzen da udazkeneko eskaintzan.
ON LINE ESKAINTZA:
-
Euskal Herriko ekonomia eta gizartea aztertzeko lanabesak. GIS librea.
-
R software askearen erabilera Natur Zientzietako estatistikan.
IKASGELAKO ESKAINTZA:
-
Biolentzia, bakea eta elkarbizitza: hausnarketarako aukera. Gasteizen.
-
Code.org. Programatzen ikasteko tresna baten erabilpena eta lokalizazioa. Iruñean.
-
Eskola libre eta demokratikoak (II): askapenerako pedagogia baten oinarriak. Iruñean.
-
Euskararen historian barna: uste dugunetik dakigunera (Mintegia). Gasteizen.
-
Gorputzaren bidez arreta garatzeko teknikak. Eibarren.
-
Haur-psikologia: gaurko haurrak etorkizuneko helduak. Iruñean.
-
Itzultzaile izatetik posteditore izatera. Eibarren.
-
Kontzentrazioa eskolan. Iruñean.
-
Nerabeekiko lana irakaskuntzan. Eibarren.
-
Raspberry Pi tailerra: irakaskuntzarako baliabide berria. Eibarren.
-
Sare sozialetan murgiltzen: nondik hasi? Eibarren.
Irudia: Bigthink.com