15 euskal sortzaile Flandriara joan dira bertako profesionalekin kultur harremanak sakontzeko

15 euskal sortzaile Flandriara –

Elkar ezagutzea areagotzeko, kultur trukaketak sustatzeko eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuarekin antolatu ditu topaketa hauek Etxepare Euskal Institutuak Brusela, Gante eta Lovainan.

Latinoamerikako eta batez ere Argentinako euskal diaspora euskalduntzeko ekimenez aritu da #EULAT4Culture foroan Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen sareak gonbidatuta.

Euskadiren eta Flandriaren arteko kultur trukaketak aurrera darrai. Lehen urratsa 2021eko azaroan egin zen, Donostian, Gasteizen eta Bilbon lan bilera eta kultur jarduera desberdinak antolatuz. Orain, ekainaren 1etik 3ra, bigarrena egiten dabiltza; 15 euskal sortzaile Flandriara bertaratu dira Etxepare Euskal Institutuko eta Bruselako euskal delegaritzako ordezkariekin batera, bertako profesionalekin kultur harremanetan sakontzeko. Etxepare Euskal Institutuak Flanders Arts Institut-ekin elkarlanean antolatu ditu jarduerok. 

15 euskal sortzaile Flandriara joan dira bertako profesionalekin kultur harremanak sakontzekoElkar ezagutzea areagotzeko, bi herrialdeen arteko kultur trukaketak sustatzeko, bi aldeetako sorkuntza eta hedapena bultzatzeko, esperientzia eta ezagutza trukatzeko, eta kultur erakusleihoak eratzeko helburuarekin antolatu ditu Flandria eta Euskadiko kultur eragileen arteko topaketa hauek Etxepare Euskal Institutuak. Flandriak Quebec eta Eskoziaren lekukoa hartu du horrela. 

Guztira, arte eszenikoen, zinema eta ikus-entzunezkoen, literaturaren, musikaren, artearen eta hizkuntzaren alorreko hamabost euskal eragile bilduko dira Brusela, Gante eta Lovainan antolaturiko jardueretan. 

Asteazkenean hasi eta ostiralera arte, parte hartzaileek hurrengo erakunde eta lekuak ezagutzeko aukera izango dute: Rosas, P.A.R.T.S., ICTUS, WIELS Contemporary Art Centre, Q-O2 workshop, Beursschouwburg, De Bijloke, les ballets C de la B, LOD, Ontroerend Goed, KIOSK, De Centrale, Logos, Danspunt, Circus Centre, De Expeditie, Compagnie, Cecilia, aifoon, Campo Nieuwpoort, M Leuven, Cas-co eta STUK, besteak beste.

Flandriako eragileekin elkartuko diren euskal kultur eragileen zerrendan daude Dantzaz Kultur Elkartea, Kukai Kultur Elkartea, ADDE Asociación de profesionales de la danza de Euskadi, Azkuna Zentroa Alhondengia, Amaia Molinet artista ikertzaile eta kuradorea, María Ibarretxe del Val artista, Ion Munduate artista, Faktoria Kooperatiba Elkartea, Zirkozaurre, Artekale, Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, Zukan Kultur Elkartea, Iñigo Setuain musikaria, Korrontzi eta Txalap Art.

Bisita honen jatorrian dago Elkar Ulertzeko Memoranduma (MoU),  pasa den azaroko bisitan sinatu zutena Jan Jambon Flandriako ministro-presidenteak eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Euskadi eta Flandesen arteko harremanetan sakontzeko asmoa adierazi eta interes komuneko hainbat eremu zehazten ditu.

Dokumentuan, hasiera batean, bi gobernuen arteko lankidetzaren oinarri izango diren 15 arloak jasotzen dira. Besteak beste: digitalizazioa; ingurumena (bereziki ekonomia zirkularrari, klima-aldaketari eta itsas ikerketari dagokienez); garraioak (batez ere portuei, logistikaren garapenari, mugikortasunari eta obra publikoei dagokienez); gizarte-politikak; genero-berdintasuna; turismoa; kultura- eta sormen-industriak; osasuna; eta enplegua eta enplegurako zerbitzu publikoak.

.

#EULAT4Culture

Kultur trukaketarako topaketa profesional hauekin bat eginez, asteazken honetan, ekainak 1, abiatu da Bruselan Agora, kultura kooperatiboari eta sormenari buruzko #EULAT4Culture-en foroa. Bertan, mundu osoko ordezkari politikoek, kultur kudeaketako profesionalek, sortzaileek eta artistek hartu dute parte erronka globalei aurre egiteko asmoz. Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria ere han izan da, EUNIC Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen sareak gonbidatuta. Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria ere han izan da, EUNIC Europar Batasuneko Kultur Institutu Nazionalen sareak gonbidatuta. Migranteen ekarpenez eta sustraiekiko duten loturez aritu da, nazioarteko beste hainbat erakunde eta eragilerekin batera. Gainera, Etxepare Euskal Institutuak Latinoamerikako diasporako helduen alfabetaziorako lantzen duen proiektua aurkeztu du, Euskara Munduan; batez ere Argentinako ereduaren xehetasunak eman  ditu. Institutua bertako euskara irakasleen trebakuntzaz ere arduratzen da.

Etxepare Euskal Institutuaren eginkizunen artean dago mundu osoko euskal giza kolektibitateen artean euskararen ezagutza bultzatzea, eta horretan egiten da lan Euskara Munduan programaren bidez. Gaur egun mundu osoko 70etik gora euskal etxetan ematen dira euskara eskolak Institutuaren laguntzarekin.

Horrela, Agora ekimenarekin, martxan jarri dute #EULAT4Culture, EUNICeko 20 kluster biltzen dituen kultur diplomaziako ekimena. Jardunaldiokin abiarazi dute, halaber, #EULAT4Culture BELGIUM, 23 ekitaldiko kultur jaialdia, Europako Batasunaren eta Latinoamerikaren arteko harremanak eta balio partekatuak sendotzea helburu, kultura eta sormen kooperatiboaren bidez.

15 euskal sortzaile Flandriara joan dira bertako profesionalekin kultur harremanak sakontzeko