Euskalgintzaren Maparen aurkezpena

Euskalgintzaren Maparen aurkezpena

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa sortu du. Horren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari zareten elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditugu, eta zuen arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini.

Web orriaren aurkezpena datorren astean izango da, azaroaren 17an, Martin Ugalde Kultur Parkean, 18:00etan, eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu. Euskalit eta Innobasque-k antolatutako Zientzia, Teknologia, Berrikuntza, Kalitatea eta Bikaintasunaren Astearen baitan egingo dugu aurkezpena.

Sarrera hitzaldia Xabier Mendiguren Kontseiluko Idazkari Nagusiak egingo du, eta Euskalgintzaren maparen aurkezpena Zigor Etxeburuak (Euskaraz Bai Dinamika Herrietan egitasmoaren arduraduna). Entzuleak gonbidatuta zaudete zuen ordenagailu eramangarriekin etortzera, wifi konexioa izango baita Mapan nabigatzeko. Kafea eskainiko da.

Etorriko zareten ziurtatzea eskatzen dizuegu, tokiaren aurreikuspena egiteko. Deitu (943 591 200 / 943 303 551) edo idatzi (herriak@kontseilua.org)

Kontseiluaren egitasmo bat gara, euskararen normalizazioaren aldeko dinamika garatu nahi duena herriz herri, herri bakoitzeko euskalgintzako erakundeekin batera