Asteburuan zer egin ez badakizu

1) Frank Lloyd Wrighten erakusketa. Bilboko Guggenheimek zabaldu berri duena. XX. mendeko arkitektorik garrantzitsuenetako baten atzer begirakoa. Ez badirudi ere, gure bizimoduaren aldaketa aurrikusi eta diseinatu zuen artista honek.

Otsailaren 14ra arte egongo zabalik.

2) Bertsolari Txapelketa Nagusia. Heldu dira finalerdiak, eta Miren Amurizak eta Maialen Lujanbiok lehen aldaba kolpea eman eta gero, beste batzuen txanda da. Larunbatean Tolosan eta igandean Hendaian arituko dira Egaña ez, sailkatu diren gainerako guztiak.

Tolosan, Usabal kiroldegian 17:30etan.

Hendaian, Beltzenia kiroldegian, 17:30etan.

3) Saharatik beherako Afrika argazkitan. Bamako 07 izena du erakusketak, eta Afrikako argazkilarien topaketen baitan antolatu dute erakusketa. Iruñeko Ciudadelan, Armen aretoan ikus daiteke. Ikusteko azken aukera da asteburu honetan.

Azaroaren 15era arte.

4) Piarres Lartzabalez Baionan. Literatur Eskola ibiltaria da azken boladan. Larrabetzutik Euskal Herrira, hurrengo geldialdia Baionan du, asteburu honetan. Ixabel Etxeberria Piarres Lartzabalez arituko da, klase berezian.

Larunbatean, azaroaren 13a, 10:30etan, Baionako Kalostrapean.

5) Berri Txarrak. Berri Txarrak taldeak, bere azken diska “Payola” aurkeztuko du Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Gorka Urbizuren taldea zuzenean ikusi nahi duenak, galdu ezinezko aukera du.

Gaur, Jimmy Jazz aretoan, 20:30etan. Sarrerak 12 eta 15 euro.

2 pentsamendu “Asteburuan zer egin ez badakizu”-ri buruz

  • Komentatzearren: 5. plana sarrerarik ez duenarentzako ezinezkoa da:

    “09/11/09 – Agotadas las entradas para BERRI TXARRAK en Vitoria-Gasteiz

    Nuevo sold out: nos comunican que las entradas para el concierto en la sala Jimmy Jazz de Vitoria-Gasteiz (13 de Noviembre) se han agotado ya.”

  • Badakit ez dela ez antzeko ez parezido, bainan ikusgai dago Berri Txarrakek RTVEko grabatu emankizuna:

    http://www.rtve.es/alacarta/index.html#627765

    Asteburuon!