12 aipu euskararen erabileraren gainean

Azken Bat aldizkaria (BAT 84) kale-erabilerari buruzko monografikoa izan da. Aldizkaritik 12 aipu eraman ditut Garaigoikoa blogera, niri deigarriak, garrantzitsuak edo ezinbestekoak iruditu zitzaizkidanak:kale-neurketa1

1. Euskararen familia bidezko transmisioan aldaketarik handiena bikote mistoen artean gertatu da. Lehen gehienek ez zuten euskararik transmititzen eta orain herena dira transmititzen ez dutenak EAEn eta Nafarroan, eta %44 Iparraldean.

2. Gaur egun galera gehienak 50 urtetik gorakoenak dira.

3. Euskararen erabilerak gora egin du eremu guztietan, etxean izan ezik.

4. Azken 20 urteotan elebidun hartzaileak bikoiztu egin dira Euskal Herrian.

5. Nerabezaroara iristearekin batera hizkuntza-ohiturak erdaldundu egiten dituzte haur izandako askok.

6. Badirudi, ordea, nerabezaroko beherakada nabarmen horren atzetik, urteak aurrera egin ahala, euskararen erabilera berreskuratu egiten dutela poliki-poliki hainbat gaztek.

7. Hizkuntza politikak zonalde erdaldun edo ertainentzat onurak ekarri baditu, desegokia ote da gune euskaldunenetarako ala ahaztuta utzi ote ditu euskararentzako behar-beharrezkoak diren arnasgune horiek?

8. Euskaraz egin ohi ez duten euskaldun euskaltzaleek badute, definizioz, gaitasun eta motibazio maila txukuna eta, hortaz, erraz (erlatiboki hitz eginez) bihur litezke euskaldun aktibo, baldintza eta bitarteko berri gutxirekin (erlatiboki, berriz ere).

9. Informazio eta heziketa soziolinguistikoak ere ezinbestekoak dira.

10. Nagusiek euskara hautatzen dute transmisio hizkuntza gisa.

11. Haurrei hitz egitean zuzeneko transmisioa burutzen dugu, baina gainontzeko pertsonei, gure adinkideei hitz egiten diegunean ere inguruko haurrei zeharkako transmisioa egiten ari gara.

12. Euskararen alderdi ez-formala eskuratzeko modua familia zenaren garaiak atzean gelditu dira eta hutsune hori betetzeko bide berriei ekitea beharrezkotzat jotzen dugu.

4 pentsamendu “12 aipu euskararen erabileraren gainean”-ri buruz

  • Sintesi ederra, Txerra. Eskerrik asko!

  • Errioxaldea 2013-04-10 19:24

    Azken 20 urteotan elebidun hartzaileak bikoiztu egin dira Euskal Herrian.
    Nerabezaroara iristearekin batera hizkuntza-ohiturak erdaldundu egiten dituzte haur izandako askok.

    Arazoa da txikitan euskara ikastolan erabiltzeko hizkuntza bezala ikusten dugula, hortik kanpo ez daude euskaraz egiteko jarduera askorik. Azkenean, ikastolan ikasketak bukatzerakoan, pixkanaka euskararekin geneukan lotura ahultzen doa eta elebidun hartzaileetan bilakatzen gara, hau da, ulertu bai baina hitz egiterakoan zailtasunak ditugu.

    Badirudi, ordea, nerabezaroko beherakada nabarmen horren atzetik, urteak aurrera egin ahala, euskararen erabilera berreskuratu egiten dutela poliki-poliki hainbat gaztek.

    Batzuetan ikastolara joan ziren eta orain gurasoak diren batzuk -gehienbat euskararen inguruan lan egiten dutenek- haien seme-alabei euskaraz hitz egiten diote.

    Bestalde, gazte edo euskaltegietan ikasten ari diren helduek euskaraz aritzeko mintzapraktika egiteko elkartzen dira, adibidez, pintxo-pote egunetan. Praktikatzeko arazo larriena lotsa da, nire ustez jende askok praktika nahi du baina lotsa horren erruz ez du egiten.

  • Laburpen interesgarria da, bai. Baina deigarria egin zait niri “euskaraz egin ohi ez duten euskaldun euskaltzaleak” hori. Zer da euskaltzale izatea?

  • Kasu horretan Salvatore, aipua egin duenak (ez naizela ni izan) buruan zituen euskaraz egin ez baina euskararen alde dauden euskaldun pasibo horiek.