116 argazki. Herritarrek duzue giltza.
AEKn herritar asko, han eta hemen, euskara ikasten ari dira, euskaraz bizi nahi dute, Gobernuaren asmoa euskaltegiei arnasa ukatzea den arren. Argi dugu gure aberastasuna herritarrak direla eta, gainera, haiek dute giltza.
Une honetan, AEKn, Nafarroan, 120 bat talde ari dira, 1300 ikasle inguru, 74 irakasle eta gaur egun, maparen 48 auzo eta herritan ari gara. Ia 40 urte luze euskalduntze lanetan eta hemen hori dugu, egun bateko begirada 116 argazkiren bidez. Ezagutu eta goza ditzagun haiekin: Marta, Andrea, Tomás, Pili, Rakel, Itziar, Sonia eta gainontzeko guztiak. Gainera, ikus ditzagun guztiak mapan: Tafalla, Lizarra, Garralda, Tutera, Altsasu, Sartaguda, Iruñea, Zangotza…eta abar luze bat.