107.000 bider mila esker eta zorionak e irratiari
107.000 bider mila esker eta zorionak e irratiari
107.000 izan gaitezke, baina gehiago ere lortuko luke E irratiak. Euskarazko sorkuntzan, Euskal Herrian sortzen diren milaka albiste, elkarrizketa, kultur berri eta gertakizunei, oraindik arreta handiago jarriko balie. Eguraldi maparen aferaren erdian, Mauletik Karrantzara badago zertaz eta non mintzatu gurean. Bidasoatik Ebrorarteko herri eta auzoetan, euskarazko albisteek badute lekua.
Gure kirolariak -eta ez soilik futbolariek- sortzen eta sartzen dituzte nahikoak. Gure errepideak nahasten direnean, entzuleok ere eman beharko genuke bertako berri. Eta gure herrietan gertatzen direnak, kontatzeko modukoak dira gainera.
jarrera ausarta egun
E irratia, irrati publiko bat da. Jeltzaleen agindupean egon da atzorarte, eta sozialistek agindu beharko lukete orain. Baina Zapateroren kontra, asteon deitutako greba deialdiari, irratiko lana itzaliaz erantzun diote bertako langileek. Eta irratia piztean jabetu nintzen ni neu horretaz, eta ez dakit harrabots eta oihartzun nahikorik izan duen. Baina ekintza polita izan da. Subordinazioaren kontrako jarrera, bere horretan. Miramongo langileen ausardia horrek izango ditu kontatzeko moduko anekdotak… baina inoizko musikarik onena utzi zuten programaturik gainera. Gustua ematen zuen entzuteak.
107.000 omen gara, eta 107.000 musu eta besarkada langileoi. Zuen jarrerak, irratia ez itzaltzeko gogoa eman dit. Gau eta egunez, etxean zein autoan, entzuten jarraitzeko. Eta hori, audientziak horren zorrotz neurtzen diren garaiotan, lotan zaudela musu bat jasotzea bezala da. Itzela. Eta txoria hegaz hasi da, libre, airean.
biba zuek!
Irudia | euskadi irratia | eitb | Creative Commons By SA
Patxi, ohar bat irirtsi zaigu eIrratiko norbaitek bidalita: “Kuriosoa grebaren interpretazioa. Jende asko lanera etorri eta lan egiteko prest baitzegoen. “
Ba esan lagun horri, beste asko greba egingo genukeenak egin gabe gelditu garela. Guri eskatutako zerbitzu minimoekin lana normal-normal egin bagenu bezalaxe zelako. Kuriosoak bai, beste interpretazio batzuk ere, greba eskubideari buruz hasten direnean…
NIK ERE ETZUTEN DET LANEAN GOIZERO E-IRRATIA. MANU ETXESORTU PUTO AMOA DEK
Nire ustez EHan Radio3 antzeko irrati bat falta da.
Euskeraz noski!!!
Elkarrizketak,musika programak,atzerabegirakoak…
Ados Ipururekin, aspalditik behar dugu Radio 3 bezalako irratiren bat, baita Kataluniako Canal33 bezalako telebista kate bat ere, eta abar.
Ez dakit zeren zain dauden, edo hobeto esanda, ez dakit zeren zain gauden.
PS> Nik Info7 irratia entzuten dut egunero, eta egunez egun, gero eta irrati hobea iruditzen zait. Bejondeizuela!