Asteburu honetan: Zerba gailetak

Asteburu honetan: Zerba gailetak –

Asteburu honetan: Porru gaztatsua

Asteburu honetan zerba gailetak errezeta berezi eta osasuntsua dakarkizugu, txokolatezko gaileta ez hain osasuntsu horiek alde batera utzi baina gaileta gogoa duzunerako, denak txundituta uztekoama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak 

  • 100 g gari sarrazeno irin
  • 2 zerba
  • ura
  • azenario 1
  • ozpin-olioa

Proportzioa masarako: irin neurri 1 x 1/2 ur neurri

Zerba gailetakErrezeta

  1. Garbitu zerbak eta moztu hostoak (hauek aurrerago erabiliko ditugu). Zati zuria moztu makiltxo txikitan.
  2. Irakin uretan gatzarekin, eta egosi ondoren, utzi iragazki batean, ura gal dezaten.
  3. Prestatu masa. Ontzi batean, nahastu irina ur hotzarekin eta gatza pixka bat bota. Masa homogeneoa denean, gehitu zerba zatitxoak. Oraindik ur asko badute, sikatu sukaldeko paperarekin.
  4. Labe-erretilu bat olio ugarirekin busti, eta irin pixka bat bota gainean, masa itsatsi ez dadin. Labe-papera ere erabil dezakezu. Bota nahasketa. Zentimetro erdi baino gutxiagoko lodiera izango da egokiena testura kurruskaria eta arina lortzeko.
  5. Sartu erretilua aldez aurretik berotutako labean eta utzi ordu erdiz (180 gradu) baina tarteka begiratu, erre ez dadin.
  6. Bitartean, irakin zerba hostoak gatzdun uretan. Zati zuria egosteko ur bera berrerabil dezakezu gatz pixka bat gehituz. Minutu gutxira eginda egongo dira. Hozten utzi.
  7. Azenarioa garbitu eta birrindu. Gehitu hoztutako zerba hostoak eta bota ozpin-olioa.
  8. Zerbitzatu gailetatxoak entsaladatxoarekin batera.

 

Kasu!

Alternatibak: Zerben ordez, kuiatxoa ere erabili dezakegu.

Akaso!

Asteburu honetan: Olo gailetak

Asteburu honetan: Txokolate gailetak

Zerba gailetak

pagotxa

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Zerba gailetak

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude