Asteburu honetan: Amonaren legatz albondigak
Asteburu honetan: Legatz albondigak –
Legatz RZ sailtxoarekin aurrera eta gaur Legatz albondigak RZ hemen dakarkizuguna. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, lagunekin konpartitzeko, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- kilo erdi legatz
- arrautz gordin bat
- tipula erdi
- ura eta gatza
- 3 goilarekada tomate
- goilarekada bat ogi arrailatu
- olioa
- baratxuri xehatua
- irin goilarekada erdi bat
- perrexil xehatua
…
Errezeta
- Xehatu kilo erdi bat legatz gordin.
- Gehitu: arrautz gordin bat, frijitutako eta xehatutako tipula erdi bat, gatza, 3 goilarekada tomate eta goilarekada bat ogi arrailatu.
- Egin bolak, pasa irin eta arrautzetatik, eta frijitu.
- Egin saltsa berdea, zartagian olio garbia eta baratxuri xehatua jarriz. Doratzen denean, sueztitu irin goilarekada erdi bat eta perrexil xehatua. Bota ura eta gatza.
- Bota albondigei eta eduki sutan tartetxo batez.
…
Kasu!
Zerbitzatzeko beste modu bat bexamel fin samar batekin da, tartetxo batez labean jarrita. Beste aukera batzuk: tomate saltsa…
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Legatz albondigak
Errezeta gehiago … eta festa!!
…