Asteburu honetan: Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin
Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin –
Asteburu honetan Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin RZ, erraz egiteko eta denak txundituta uzteko primerako errezeta azkarra. Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
Osagaiak (arrain-tartarako)
- porrua (1 osoa, zati zuria bakarrik, garbitua eta xerratan xehatua)
- kuiatxoa (750 gr, xehe-xehe eginda)
- arrautzak (8)
- parmesano gazta birrindua (40 gr)
- irina (35 gr)
- oliba olioa
…
Errezeta
- Labea aurretik berotu 160 ºC-tan. Labe erretilu batean labe-papera jarri.
- Olioa jarri zartaian eta berotu su ertainean.
- Gehitu porrua eta koilarakada bat ur eta egosi, 5 minutuz edo bigundu arte (gehitu ur pixka bat gehiago, behar izanez gero, biguntzen laguntzeko).
- Gehitu kuiatxoa. Egosi, estali 5 minutuz edo kuiatxoa bigundu arte.
- Irabiatu arrautzak, parmesano gazta eta irina ontzi handi batean nahastu. Gatza bota.
- Hoztutako kuiatxo eta porruen nahasketa gehitu eta nahastu. Bota nahasketa labe-erretiluan. 40 minutuz utzi labean.
- Labea itzali eta utzi erretiluan 10 minutuz. Labe-papera erabili pastela altxatzeko.
- Moztu 6 zatitan eta zerbitzatu.
…
Kasu!
Kuiatxo eta porrua zartaginean egin eta gazta gainetik botatzea duzu beste aukera bat, baina gure eran xamurragoa geratuko zaizu.
…
Akaso!
Asteburu honetan: Kuiatxo edo kalabazin eta alberjinia albondigak edo almandrongilak
Kuiatxo zatiak parmesano gaztarekin
Asteburu honetan: Kuiatxo zatiak gaztarekin