Asteburu honetan: Giltzurrunak xerezetan

Giltzurrunak xerezetan –

Asteburu honetan: Giltzurrunak xerezetan

Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Gaurkoan giltzurrunak xerezetan RZ dakarkizugu, gure amonaren erara. Igande eta une berezietarako prestatzen zuena, erraza, aproposa beti bezala lagunekin bazkari edo askari berezi baterako, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan ondo, izan gozo, gozatu eta on egin! ?

Osagaiak

  • 2 txahal giltzurrun
  • limoi edo ozpina
  • tipula gorri bat
  • 3 baratxuri
  • irin goilarekada bat
  • tomatea
  • xerez lehorra
  • pikantea
  • gazta

GILTZURRUNAK XEREZETANErrezeta

  1. Moztu zati txikitan bi txahal giltzurrun. Ondo garbitu limoi edo ozpinekin.
  2. Frijitu eta utzi lapiko batean.
  3. Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz.
  4. Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta.
  5. Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten.
  6. Zerbitzatzeko prest…

Kasu!

AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Asteburu honetan: Onddo saltsa

Asteburu honetan: Amonaren 8 saltsa

Giltzurrunak xerezetan

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Giltzurrunak xerezetan

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

3 pentsamendu “Asteburu honetan: Giltzurrunak xerezetan”-ri buruz

  • Galderaren bat egin nahi dizut:
    – Ze tamainatan ebakitzen dituzu giltzurrun xerrak, galleta baten tamainakoak? Gilbor zuria ere aprobetxatzen duzu? Nola garbituko du “ondo” garbitzen ez dakienak? Ez al litzateke hobea giltzurrun xerratxoak ur hotzean sartu eta berotu arte bertan beratzea, ondoren ur freskotan garbitzeko? Horrela bakarrik garbitzen badituzu, gernu usaina jariatuko dute platerean, ezta? Gatzik ez diezu jartzen gordinik daudela, gernua ateratzen laguntzeko?
    – Giltzurrunak frijitzen badituzu, orain artekoa gertatuko zaizu: gogor-gogorrak geldituko direla.
    – “Jarri zartagi batean tipula gorri handi bat ondo xehatua eta hiru baratxuri hortz”: oliorik gabe? Tipula zuria ez da aproposa honetarako? Ondo xehatua, nola? Juliana, xeheago? Baratxuri hortzak zer dira, baratxuriak, baratxuri atalak? Osorik jarriko ditugu, azal eta guzti?
    – Doratzean gehitu irin goilarekada bat, bost goilarekada tomate, xerez lehorra, pikante apur bat eta gazta: Hobe al da doratzea, gorritzea baino? Gure amonak, amak eta horiek “gorritzea” esaten omen zuten, hori adierazteko. Bost goilarekada (goilarakada esan nahi duzu, ezta?) tomate ala tomate saltsa, tomate purea? Zenbat xerez lehor, kopatxo bat, basokada bat, botila erdia? Zein pikante erantsiko diogu, kaiena, piperbeltza, piperzuria, pipermin freskoa, lehorra, tabaskoa, denak, besterik? Gazta jartzen diezu giltzurrunei? Ez da hobea izango gazta postrerako utzi eta gatza ipintzea?
    – Estali giltzurrunak saltsa honekin eta utzi hamar minutu irakiten. Beste hamar minutu irakiten, lehen frijitu ditugun giltzurrun pusketak? Nola samurtuko ditugu, jangarri bihurtzeko?

    Eskerrik asko zure adeitasunagatik.

  • Etxean esan didate gauza horiek badakizkiela giltzurrunak egiten dituenak. Ados, baina… orduan, zertarako irakurri behar du sukaldari horrek errezeta hau? Eta ez baldin badaki, formula goitik behera ulertuko al du?
    Milesker

  • Amonaren errezeta hauek orri zahar batzuetatik ekarriak dira, errezetak berreskuratu ditugu baina testu eta azalpenak bi lerro baino ez dira, eta bere horretan utzi nahi izan ditugu… Horixe… milesker!