Asteburu honetan: Onddo saltsa

Asteburu honetan: Onddo saltsa –

Onddo saltsa

Onddo saltsa RZ gaurkoan dakarkizuguna, sukaldean.eus lagunen gunetik ekarria, jaso ditugun onddoak nola erabili erabakiz ari garela, onddo pastelaonddoak papillote eraranahaskia, denetatik egin daiteke primerakoa, baina saltsa hau haragiren bat edo ia edozer laguntzeko erabili daiteke. Denak txundituta uzteko, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, pandemia egoeretarako eta ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 2 tipulin eder, pikatuak
  • 300 onddo edo perretxiko, onddoenen antzeko zurtoinekin
  • 3 dl haragi salda edo zopako saldaz hornituriko ur
  • 6 koilarakada esnegain urtu
  • 4 koilarakada gurin
  • 5 koilarakada oliba olio

Errezeta

  1. Kazola batean oliba olioa, tipulina eta gatz pikor batzuk erantsi eta su eztian jarriko dugu dena eztitzen. Gardentzen utziko diegu barazkiei, kolorerik hartu gabe. 15 bat minutu guztira.
  2. Onddoak erantsiko ditugu ondoren, zati txikitan pikatuak. Gatza eman, nahasi eta su eztian utziko ditugu maneatzen, 15 bat minutuan. Haien ostean erantsiko dugu salda beroa: beste 20 bat minutuan edukiko dugu dena su eztian egosten.
  3. Haien ostean, irabiagailu baten ontzian xehatuko dugu saltsa, indar betean eraginez makinari, ontziaren ahotik esnegain urtua eta gurina gaineratzen ditugun bitartean. Ongi batuko ditugu gai guztiak. Gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu saltsa.

Kasu!

Arrainarekin nahiz haragiarekin aurkez dezakegu saltsa hau. Hanburgesa batzuk jateko, adibidez, edo plantxan erretako edozein haragirekin, azpizuna, xerra, txuleta hezur gabea. Bestalde, beren garaian saltsa honetan plantxan txigorturiko atun edo hegaluze solomo hezurgabeak aurkezten baditugu, emaitza izugarri ona izango da. Irakinaldi bat eman eta saltsan ongi bustitzen utziko diogu arrainari. Eta pasta egin berriarekin? Zer esango dizuet? Mundiala!

Akaso!

Asteburu honetan: Txerri masailak saltsan errezeta

Onddo saltsa

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Onddo pastela

Asteburu honetan: Pasta onddoekin

Jeseeeeeeuuuuusss! (Ontto Pette)

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua kuia kremarekin eta Paul Stamets

Asteburu honetan: Amonaren 8 saltsa

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan Onddo saltsa

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude