Asteburu honetan: Fideo txigortuak sagar saltsarekin

Fideo txigortuak sagar saltsarekin –

Aste honetan: “ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

Gaurkoan fideo txigortuak sagar saltsarekin RZ, osasuntsuagoak gari integralezkoak badira, sagar edo madari saltsa goxo batekin nahastua. RZ goxo eta erraz bat, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai…

Segi gozo, fin eta on egin! 🙂

Osagaiak:

  • Gari integral gogorreko fideoak 100 gr
  • Olioa
  • Ura

Saltsarako:

  • sagar/madari bat
  • azenario bat
  • tamaria
  • oliba-olioa
  • gatza
  • umeboshi orea edo ozpina

Fideo txigortuak sagar saltsarekinErrezeta:

  1. Fideo-neurri bat txigortu, lehertu arte, etengabe mugituz erre ez daitezen.
  2. Jarri oliba-olio zorrotada bat, eta jarraitu mugitzen eta txigortzen.
  3. Ur irakinaren neurri bat gehitzea. Gatz pixka bat jarri.
  4. Sua estali eta itzali. Utzi 10 minutu. Dena mugitu.
  5. Gehitu aipatutako saltsarako osagai guztiak birrinduz lortuko dugun saltsa.

Kasu!

Fideoak erre ez daitezen eta ondo txigortuak geratzeko, zartaian etengabe mugitu eta mugitu….

Akaso!

Asteburu honetan: Fideua barazki eta muskuiluekin RZ eta Mahalen (1.atala)

Fideo txigortuak sagar saltsarekin

pagotxa

pagotxa.eus/hara

Aste honetan: Fideo txigortuak sagar saltsarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude