Asteburu honetan: Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu
Asteburu honetan: Bakailaoa beratzen jartzeko 2 modu –
Asteburu honetan bakailaoa beratzen jartzeko 2_modu ikasiko ditugu amonaren eskutik, teknikan pausuak aurrerantz ematen jarrai dezazun zure sukalde ezagupenetan … Ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Teknikak, 2 modu:
- Bakailaoa zatitu. 24 orduz beratzen jarrita gezatzen da. Eskamak kendu, sukaldeko traste batean jarri eta su gainean ipini, poliki-poliki aparra atera arte. Sutik kendu eta hozten utzi. Ondo xukatu. Ondoren, izanez gero, arantzak kendu tentu handiz, eta horrela prest dago nahi den eran gisatzeko.
- Bakailaoa zatitu. 48 orduz utzi beratzen, eta ura aldatu egunean bitan. Ongi xukatu. Hobe hozkailuan gordetzea.
…
Kasu!
Amamaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Nerua Guggenheim Bilbaok argitaratutako bideo ikusgarria…