Asteburu honetan: zurrukutuna

Asteburu honetan: zurrukutuna –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: zurrukutuna

Asteburu honetarako, hotzak konbatitzeko zopa edo salda bero bat bezalakorik ez dagoela esan genuen lehengoan, bizipoz eta pizgarri, eta gaurkoan, saldaren bueltan gabiltzanez aspaldion, beste salda-zopa bertsio goxo bat dakarkizugu, izen ezin ederragoarekin gainera,  ia ia izen politena duen RZ izan litekeena, zurrukutuna!  Zeure zurrut kuttuna beste bat dela badakigu, baina hara hor grazia, eta hemen zuretzat zurrukutunaren RZ. Baratxuri zopa bakailaoarekin bestela esanda, ez diguzu esango zurrukutuna hitz ederra ez denik, eta sonoridadeaz gainera bere izaera primario goxoa primeran adierazten ez duenik, ederra… Noiznahi jateko modukoa, errazaparranda osterakoama eta izeba datozenerakoligatzen laguntzeko modukoa irudimen pixkatekin, ezta? Gozatu eta on egin! 🙂

zurrukutuna

Baratxuri zopa bakailaoarekin

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Osagaiak

  • 200 bakailao gazi, papurtua
  • Zopako ogia, zati handi bat
  • 15 koilarakada oliba olio
  • Baratxuri-buru bateko aleak, banaturik
  • Bi koilarakada piper-mami, kontserbakoa
  • Tomate saltsa, 4 koilarakada handi
  • Ur beroa, litro erdia
  • Pipermin lehorra, zati bat
  • 4 arrautza

Baratxuri zopa bakailaoarekin (zurrukutuna)

Errezeta

  1. Bakailao papurtua ur hotzean pasatuko dugu, iragazki batean, gezatzeko. Eskuetan xehatuko dugu bakailaoa, gatza errazago joan dakion.
  2. Su eztian frijituko ditugu baratxuriak kazola batean, zuritu gabe, eta kolorea hartu aurretik erretiratuko ditugu.
  3. Pipermina eta bakailaoa erantsiko dizkiegu; kazolari eraginez lodituko dugu saltsa. Piper txorizeroen mamia, tomate saltsa eta ogia, xerra fin mehetan zatitua, erantsiko ditugu ondoren. Su eztian edukiko dugu guztia.
  4. Ur beroa isuriko dugu gero, ez ordea arrain-salda pastilla on bat erantsi baino lehen. Arrain-salda badugu, hainbat hobe.
  5. Su eztian egosiko dugu guztia ordu betean eta, tarteka-marteka, zurezko zali batez zapalduko ditugu gaiak, zopa lodi-lodi gera dadin.
  6. Zerbitzatu aurretik, arrautza bana erantsi ahal izango dugu pertsona bakoitzeko zurrukutunean, potxatu edo irakinaldi bat eman ondoren, kazola sutatik erretiratu baino minutu batzuk lehenago. Jo ondoan ere erantsi ahal izango ditugu arrautzak. Ongi nahasiko ditugu orduan zurezko zaliarekin.

Kasu!

Uraren ordez arrain-salda badugu zoragarria…

Akaso!

Karlos Arguiñanoren zurrukutuna RZ

  • Joxe Mari Karrera Txorienezurrukutunaren RZ prestatzen…

(baratxuri zopa bakailaoarekin)

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Katu zopa

Asteburu honetan: Oilasko zopa

Jatea bekatu denean

Janaria ote porno berria?

Geuria Merkatua
Asteburu honetan: zurrukutuna
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude