Asteburu honetan: Amonaren pastel krema
Asteburu honetan: Amonaren pastel krema –
Postre gozoetan barrena gaurkoan Amonaren Pastel Krema RZ dakarkizugu, gozamena eta plazerra besterik gabe, denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- baso eta erdi esne
- kanela
- limoi azalak
- 2 gorringo edo 2 arrautza
- 4 koilarakada azukre
- koilarakada bat irin (edo erdia irina eta beste erdia potax edo maizena)
…
Errezeta
-
Prestatu baso eta erdi esne kanela eta limoi azalarekin, eta jarri irakiten.
-
Beste kazo batean jarri 2 gorringo edo 2 arrautza, 4 koilarakada azukre, koilarakada bat irin (edo erdia irina eta erdia Potax edo maizena), eta dena ondo nahastu.
-
Esnea irakitzear dagoenean nahastu guztia, eta eduki irakitzen tarte batez ondo nahasten duzun bitartean (itsasi ez dadin, eta ez dadin pikorrik atera).
…
Kasu!
- Pastel-krema egin dagoenean, hozten utzi erabili aurretik.
- Hozten denean, hozkailuan mantendu.
- eu.wikipedia.org/Pastel-krema
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Pastéis de Belém
Belem-eko NATA PASTEL ospetsua …
Amonaren pastel krema
Errezeta gehiago …
…