Asteburu honetan: Amonaren arrautzak aurora erara
Amonaren arrautzak aurora erara –
Asteburu honetan arrautzak serietxoa hasiko dugu hiru errezetarekin, lehena Amonaren arrautzak aurora erara RZ, Amonaren RZtatik atera duguna eta parranda osterako bikainak, bisita daukazunerako, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
Errezeta
- Nahastu gorringoak atun lata batekin, oliba bete ugarirekin eta hiruzpalau maionesa koilarakadekin.
- Arrautzak masa honekin bete.
- Maionesarekin edo bexamelarekin zerbitzatu.
…
Kasu!
- Bexamelarekin edo maionesarekin zerbitzatu daiteke.
- Plater beroa egiteko aukera ere badago, tomatearekin edo salsa espainiarrarekin, baina kasu honetan lehenik arrautzak irinetan arrautzaztatu edo ondoren frijitu behar dira.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko aitonak 2000 arrautzarekin egindako janak behartsuentzat eman zituenekoa…
Amonaren arrautza aurora erara
Errezeta gehiago …
…