Asteburu honetan: Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin
Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin –
Asteburu honetan arrautzak serietxoa jarraituz Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin RZ dakarkizugu. Amonaren RZ orrietatik atera dugun errezeta, parranda osterako bikaina, ligatzen laguntzeko ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- arrautzak
- ura
- ozpina
- gatza
- bexamela
…
Errezeta
- Jarri ura irakiten ozpin eta gatz apur batekin.
- Bertan kraskatu arrautzak kontu handiz, eta eginak daudenean ontzitik atera.
- Egin bexamela eta bota arrautzen gainetik.
- Atondu egositako arrautza zatiekin edo arrautza birrinduarekin.
….
Kasu!
- Irakiten duzunean, sartu arrautza poliki. Uretan ozpin-azidoak ez du sakabanatzea eragotziko.
- Arrautzen gorringoa gogortu gabe egon behar da. Oskolik gabe gutxi egositako arrautza da arrautza galdarraztatua, zuringoa gogortuta duena, baina, gorringoa ez
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Urruneko aitonaren Arrautzak eskoziar erara RZ
arrautza galdarraztatuak bexamelarekin
Errezeta gehiago …
…