Aste honetan: Azenario eta arto krema

Aste honetan: Azenario eta arto krema – 

Aste honetan: Azenario eta arto krema

Gaurkoan Azenario eta arto krema RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa errezeta osasuntsu, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Aste honetan: Azenario eta arto kremaAste honetan: Azenario eta arto kremaOsagaiak

  • porru bat
  • hiru azenario
  • arto lata bat
  • olioa
  • gatza
  • ura

Errezeta

  1. Ontzi (bero) bati olio pixka bat bota eta gehitu aldez aurretik txikitutako porrua.
  2. Buelta batzuk eman porrua bigundu arte eta gehitu txikitutako azenarioa eta artoa.
  3. Buelta batzuk gehiago eman eta barazkiak berotuta daudenean gehitu ura (aldez aurretik irakiten badago, azkarragoa izango da prozesua).
  4. Estali barazkiak eta zentimetro bat gehiago, dena irakiten duen arte.
  5. Sua jaitsi eta tapa jarri. Utzi sutan tapatuta 50 minutu.
  6. Berdura birrindu eta zerbitzatu platerean.

Kasu!

Guk (adibidean) azafrai hari batzuk jarri dizkiogu dekorazio gisa. Errez egiteko zaporez betetako platera, hozten hasten duenerako!

Akaso!

Asteburu honetan: Artatxiki pastela

Azenario krema

mahala

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Aste honetan: Azenario eta arto krema

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!