Asteburu honetan: Artatxiki pastela

Asteburu honetan: Artatxiki pastela –

Asteburu honetan: Artatxiki pastela

Gaur Artatxiki edo mijo pastela RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa RZ errazadenak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • artatxikia (mijo)
  • gatza
  • ura
  • olioa
  • azeituna beltzak
  • porrua
  • azenarioa
  • tipula
  • kalabazina

Artatxiki pastelaErrezeta

  1. Barazkiak txikitu eta zartagian egin 5 minutuz erdiko suan.
  2. Honi geitu artatxikia eta 2 ur neurri artatziki neurri bakoitzeko. Irakiten duenean gatz pixka bat bota eta egosten utzi ur guztia xurgatu arte.
  3. Nahasketa guztia labeko moldean jarri, olioz igurtzitako labe paper baten gainean.
  4. Masa sardexka batekin zabaldu eta zanpatu.
  5. 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.

Kasu!

  • Gratinatu azkeneko minututan gustoko baduzu.
  • Aurreko egunetako barazki sobrak ere nahasteko aukera duzu, edo beste barazki batzuk, azalorea, kalabaza, …

Akaso!

Nutrizio aldetik errezeta perfektua antza …

Artatxiki edo mijo pastela

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Seitan pizza

 

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Asteburu honetan: Lekale pastela

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Artatxiki pastela

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude