Aste honetan: Amonaren arroz budina
Amonaren arroz budina –
Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz… Amonaren arroz budina RZ dakarkizugu gaurkoan, ingelesez “pudding”, frantseseko “boudin” hitzetik, erraza, oroitzapen asko dakartzana, oso gustura jaten genuena, aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzen laguntzeko ere bai, parranda osterako… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
…
Errezeta
- Egosi 100gr arroz kanela daukan esne litro batean, emeki.
- Arroza egosi dela ikustean gehitu 300gr azukre.
- Ondo mugitu itsatsi ez dadin 5 minutuz.
- Prest dagoenean utzi hozten pixka bat eta gehitu 4 arrautz irabiatu.
- Jarri molde karamelizatu batean eta labean Maria bainuan 40 minutuz egin mamitu arte.
- Hozten denean moldetik atera.
…
Kasu!
Budina jatorrian Ingalaterrako sukaldaritzako plater gozo edo gazia da, oinarrian halako ore bat duena. Izen horren barnean sartzen dira postre ugari, hala nola ogi-mamiz, bizkotxoz, arrozez edo semolaz egindakoak. Plater gazien artean, Christmas pudding eta Yorkshire pudding deritzanak adibidez. Euskal Herrian ere jaki gaziak eta gozoak izendatzeko erabilia, krabarroka budina edo sagar budina adibide, flana izendatzeko ere bai.
AMAMAREN ETXEKO NEURRIAK
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren Arroz budina
Asteburu honetan: Amonaren arroz budina