Asteburu honetan: Amonaren azalore budina

Asteburu honetan: Amonaren azalore budina –

Asteburu honetan: Amonaren azalore budina

Pastela edo budina egiteko bi errezeta aurkitu ditugu amonaren errezeta orrietan eta asteburu honetarako hemen dakarkizugu bigarrena, amonaren azalore budin edo pastelaren RZerraz eta denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izaba bisitan datozenerakoligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • azalore bat
  • tipula erdi bat
  • gatza
  • olioa
  • urdaiazpikoa
  • gurina
  • arrautza egosiak
  • bexamela

 

Asteburu honetan: Amonaren azalore budinaErrezeta

  1. Jarri lapiko batean azalore bat, tipula erdi bat, gatza eta olio apur bat.
  2. Utzi egosten 20 minutuz, atera edukia eta xukatu ondo ura.
  3. Prestatu bexamela, urdaiazpiko edo York urdaiazpikoarekin.
  4. Gurinarekin bustitako molde batean jarri urdaiazpiko eta arrautza egosi zatiak, azalorearen gainean, gero bexamela eta berriz azalorea.
  5. Sartu labean tenperatura baxuan apur bat lehortu arte, eta zerbitzatu.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Maite Goñi azaloreaz …

Errezeta liburu zahar batetik erreskatatu du Zigor Iturrietak ‘Txoriene’ saioan Azalore eta ziazerba tortilla RZ.

Amonaren azalore budina

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Patata pastela

Asteburu honetan: Orburu ‘txips’ak eta orburu egosiak errezeta

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren azalore budina
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude