Asteburu honetan: Amonaren bakailaoa errioxar erara

Amonaren bakailaoa errioxar erara –

Asteburu honetan: Amonaren bakailaoa errioxar erara

Bakailaoari amodioa deklaratuta edo, Amonaren bakailaoa errioxar erara RZ ere badakarkizugu hemen gaurkoan. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • bakailaoa
  • irina
  • arrautza
  • tomatea
  • tipula
  • piper berdeak
  • ogi arrailatua

Errezeta

  1. Jarri bakailaoa beratzen eta kendu eskamak.
  2. Pasa irinetatik eta arrautzatik eta frijitu; ondoren jarri lapiko batean.
  3. Egin tomatea tipula dezenterekin, eta pasa.
  4. Estali bakailaoa honekin.
  5. Frijitu piper berde batzuk, moztu tira luzeetan, eta jarri bakailaoaren gainean.
  6. Ogi arrailatua ere bota dakioke; kasu horretan sartu labera 15-20 minutuz.

Kasu!

Bakailaoa beti dago hobea bezperan prestatuta.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Bakailaoa: (Gadus morhua) Gadidae familiako ur gaziko arraina, ozeano Atlantikoaren iparraldean bizi da, 4,5-11 kilogramo ingurukoa, izena nederlanderako bakeljauw hitzetik dator, kabeljauw hitzaren aldaera. Bizkaian makallo, makallao, makallu eta makillao izenak ematen zaizkio. Gadidae familia ugariko kidea da beste hauek bezalaxe: Groenlandiako bakailaoa (Gadus ogac) eta Pazifikoko bakailaoa (Gadus macrocephalus).

Akaso!

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren bakailaoa errioxar erara

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!