Asteburu honetan: Bakailaoarekin betetako arrautzak

Bakailaoarekin betetako arrautzak –

Asteburu honetan: Bakailaoarekin betetako arrautzak

Amonaren errezetatan aurkitutako beste RZ hau dakarkizugu asteburu honetan, Bakailaoarekin betetako arrautzak RZ, oso erraza eta konfitamenduetarako primerakoa antza… Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Bakailaoarekin betetako arrautzakOsagaiak

  • 10 arrautza
  • 200gr bakailao
  • tomatea
  • irina
  • olioa

 

Errezeta

  1. Egosi 10 arrautza, erditik zatitu eta gorringoa kendu.
  2. Sueztitu 200gr bakailao gezatu lau koilarakada tomatetan, eta nahastu tomatetan.
  3. Nahasketa horrekin bete arrautzak.
  4. Pasa irinetatik eta arrautzetatik, eta frijitu.

 

Kasu!

Bakailaoarekin betetako arrautzakTomatearekin gustatzen zaigu guri, baina zerbitzatu saltsa espainiarrarekin, tomatearekin edo bakarrik…

Amonaren etxeko neurriak:

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

 

Akaso!

Arrautza beteak egiteko errezeta ezberdinak …

Bakailaoaz betetako arrautzak

Errezeta gehiago …

Asteburu honetan: Amonaren arrautzak aurora erara

Zaindu zeure arrautzak maitea

Asteburu honetan: Amonaren arrautza galdarraztatuak bexamelarekin

Asteburu honetan: Arrautzak egosteko denbora

Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Asteburu honetan: Piperrada

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Bakailaoarekin betetako arrautzak

Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude