Zorteari ausikika
Bertan nintzela, gaur irratian hitz asko egin duten jende batzuekin blagan, albotik norbait pasatzen ari zela ohartu naiz; buelta eman eta hor zijoan gizona, lasai oinez, poltsikotik zerbait atera nahian eta etorkizun oparo baten desioa hortzetan helduta zuela.
(klikatu goiko ezkerreko erpinean, ea zenbakia ikusten diozun…)
Irudia | Gizon bat kalean loteria txartela ahoan duela. | Zuri So | Creative Commons By SA
Zenbakia ez, baina polarraren marka ederki asko irakur daiteke. Earra.