Zer da feminismo erradikala?

Zer da feminismo erradikala? –

Kezkaz ikusten dugu askotan sexu eta genero kontzeptuak sinonimoak balira bezala erabiltzen eta trukatzen direla egunerokoan, komunikabideetan besteak beste, pandemiari buruz ari garela, indarkeria matxistari buruz ari garela, trans legeen inguruan ari garela… Baina bi kontzeptu ezberdin dira, horregatik ezin dira nahastu.

Letra hauetan oinarrizko zenbait kontzeptu argitzen saiatzea, eta horien inguruko feminismoaren eta transgenerismoaren ikuspuntu eta oinarriak alderatzea da gure asmoa.

Zer da feminismo erradikala?

Beharrezkoa da Feminismo erradikala zer den azaltzea, azaletik bada ere. Erradikala deritzo, teoria feminista hau emakumeen opresio edo zapalkuntza sistemaren sustraietara doalako.

Eta zein da zapalkuntzaren erro hori? Sexua, hain zuzen ere, sexuari lotzen baitzaizkio genero estereotipo, ezaugarri eta baldintza sozialak.

Zer da feminismo erradikala?

Sexua errealitate biologikoa da, beraz, adiera biologikoa du: Genitalitatea, ugaltze-aparatua, prozesu hormonalak, sexu bakoitzeko gaixotasun espezifikoak, sexuaren araberako patologia bereizgarrien azerketak eta abar.

Generoa, berriz, sexu bakoitzari ezartzen zaion eraikuntza soziala da, emakumeak zapaltzeko erabiltzen den tresna, alegia. Besteak beste, sozialki eta kulturalki eraikitako rolak, portaerak, jarduerak, atribuzioak eta estereotipoak dira.

Genero ezarpenik gabe, aske izango ginateke denok, emakumezkoak zein gizonezkoak, norberaren ezaugarri biologikoak edozein izanda ere, nahi genituzkeen izaera, gustuak, ikasketak, jolasak edo jantziak izateko eta garatzeko libre. Hori da, hain zuzen ere, feminismoaren borroka.

Beraz, sexismoarekin eta emakumeen zapalketa patriarkalarekin bukatzeko, generoaren abolizioa ezinbestekoa da, generoa deuseztatu behar dugu, alegia. Beraz, feminismoa, abizenik gabeko feminismoa, abolizionista da.

Zer da feminismo erradikala?

Esanahiari dagokionez, feminismoaren ikuspuntutik, generoa sexu bakoitzari ezarritako estereotipo eta rolen multzoa da. Horietan oinarrituta, modu bereizgarrian sozalizatzen eta hezten gara (eta gaituzte), baita modu inontzientean ere. Sexu bakoitzeko norbanakoek euren nortasuna garatzen duten moduan ere eragiten du generoak.

Transegerismoaren ikuspuntutik, berriz, generoa identitate gisa ulertzen da. Norberaren barne bizipena da eta pertsona bakoitzak sakon sentitzen du modu desberdinetan. Hori dela eta, genero anitzak daudela defendatzen dute: gender fluids, ez binarioa, emakumea, gizona, ageneroa…

Funtzioari dagokionez, feminismoaren azterketan, generoak sexu bien arteko ezberdintasun sozial, politiko, ekonomiko, kulturaletan eta abar nola eragiten duen aztertzen du, nola eragiten duen ezberditasun horien sorreran, erreprodukzioan eta betikotzean.

Transgenerismoaren ikuspuntutik, berriz, generoaren funtzioa norberaren nortasuna osatzea eta berrestea da. Hortaz, generoa naturalizatu egiten da, emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak, sozialak eta kulturalak direla ulertu beharrean (eta beraz, deusezteko modukoak), generoa esentziala dela ulertzen dute, hau da, arima femenino eta maskulinoak daudela, gizona eta emakumea izateko berezko modu naturalak badirela eta gorputz erratuan jaiotzea posiblea dela. Hau da, norberaren jaiotzatiko esentzia maskulinoa edo femeninoa (edo ez binarioa eta abar) ez datorrela bat norberaren gorputzaren ezaugarri biologikoekin.

Ikerketari dagokioez, feminismoak generoa sexismoa iraunarazteko tresna gisa ulertzen du. Ez dago mutilen eta nesken gauzarik, horiek uste sozial eta kulturalak dira. Sexuak berez ez ditu definitzen izaerak, janzkerak edo jokamoldeak, eta horiek guztiek ez dute zehazten zer garen, edota zein de gure sexua, nahiz eta gizartea sexuan oinarritu, izaera, janzkera edota jokamolde zehatzak inposatzeko, generoaren bidez, hain zuzen ere.

Transgenerismoa, berriz, identifikatu egiten da generoaren azaleko alderdiarekin (estereotipoak eta rol sozialak) eta nolakoak garen zehazten du, Gizonen eta emakumeen gauzak daudela ulertzen du, eta beraz, batzuekin edo besteekin identifikatzeak zure sexua zehazten du, emakumea edo gizona zaren determinatzen du.

Kontzeptu hauetan guztietan (feminismo erradikala, sexua, generoa eta abar) gehiago jakin edo argitu nahi baduzue, galdetu beldurrik gabe, gustura argituko ditugu zuen zalantzak.

Zer da feminismo erradikala?
Zer da feminismo erradikala?

Euskal Herriko Feminista Erradikalak. Trans legea lege-proiektuaren zirriborroa laster aurkeztuko da Gorte Nagusian. EHko hainbat feministok bat egin dugu lege honen onespenaren aurka borrokatzeko

18 pentsamendu “Zer da feminismo erradikala?”-ri buruz

  • Graziana Goienetxe 2021-05-05 14:04

    Ze politaaaaa! Beste erlijio berri bat. Bere katixima ta guzti du bere galdera eta erantzun kanonikoekin. Ea zenbat inozo harrapatzen duen…

  • Behi batec eta cecen batec cumea eduquitzen dutenean, chahala deitzen deraucogu creaturari. Guerorat batzuc, eme ez direnac, sacrificatu eguiten dira behin haciz gueroz. Emeac behi bilhacatzen dira cume guehiago eduqui ditzagun, eta honequin batera esnea producitzen dute.

  • Beraz, zuen iritziz, bere burua emakumetzat duten arrak edo gizontzat duten emeak oker daude? Nahastuta? Engainatuta?

  • Amonamantangorri 2021-05-05 18:54

    “Ez dago mutilen eta nesken gauzarik, horiek uste sozial eta kulturalak dira”.

    Ados nago esaten duzuenean ez dagoela “mutilen eta nesken gauzarik”. Harrigarria da, baita beldurgarria ere, gaur egun, queer eta posmodernisten eskutik, eskoletan zabaltzen ari diren materialek eta protokoloek nolako gauzak esaten dituzten. Paradoxikoa, hain abangoardiakoak eta hain tradizionalistak.

    Bestalde, Radfemak “erradikalki” ukatzen du (ez zen besterik espero) gizon-emakumeen artean ezberdintasun biologiko-ebolutiborik existitzen denik. Batere ez.

    Jakina, radfemek ezberdintasun fisikoak daudela onartzen dute, begibistakoa baita; ordea, portaera, nahikeria, gaitasun eta abarrei dagokienez, erabat ukatzen dute jaiotzezko ezberdintasunik egon daitekeenik eta halako hipotesiekin lan egitea aurreritzi misoginotzat salatzen.

    Aurkakotasun “erradikal” horretan, eztabaida akademiko eta zientifiko sanoa zentsuratzera ere iritsi izan dira feministak… edo, barkatu, feminista batzuk.

    Matematika aldizkari batek gizon-emakumeen bariabilitate estatistikoari buruzko artikulu bat ezabatu zuen, zekartzan ondorioak matxistak omen zirelako. To eta no.
    https://disidentia.com/matematicas-de-genero/
    https://en.wikipedia.org/wiki/Variability_hypothesis

    Beraz, puritanismo distopiko eta kafkianoa Radfemaren aldetik ERE etorri da.
    Ongi izan.

  • “Generoa, berriz, sexu bakoitzari ezartzen zaion eraikuntza soziala da, emakumeak zapaltzeko erabiltzen den tresna, alegia. Besteak beste, sozialki eta kulturalki eraikitako rolak, portaerak, jarduerak, atribuzioak eta estereotipoak dira.”

    Faktore biologikoak generoan du eragina. Adibidez:
    Ama izateak zaintzarako grina pizten du (haurra ahula denez, babesa eta jana behar du)..
    Gizona emakumea baino indartsuagoa izateak (fisikoki) eta testosterona gehio izateak bere burua arriskuan jartzeko portaera areagotzen du (borroka, lan arriskutsuak egitea…)

    Psikologia eboluzionistak eta etologiak errealitate hori hezurmamitzen du.

  • Alpargatero 2021-05-06 08:44

    Orain hirigintza-proiektuetan ere (zubi, plaza edo parke bat, adibidez) genero-ikuspegia sartzeko betebeharra ezarri dute gure Administrazioetako genero-funtzionario-komisarioek. Absurdoa eta irrazionalkeria azken muturreraino eramaten dute, eta guk, “mutu” onartu behar…

  • Alde batetik, ez dakinat RADFEMA ze kristo den, baina begiratuko diat Internet orojakilean.

    Ez dudana ulertzen zera da: “sexua zapalkuntzaren erroa izatea”, matxistok sexuari “genero-estereotipoak ezartzen dizkiogulako”.

    Euskerak (honetan bainaiz aditua), sexua eta sexu-jarduna zehatz mehatz azaltzen du. Aldiz, generoa ez du hartzen erreferentziatzat (patriarkatuak eta kristaukeriak muturra sartu zuen arte)

    Nik uste diat sexuak ez daukala errurik ez eta zerikusirik zapalkuntzan (maskulino bat feminista izan daiteke; eta andra bat matxista).
    Baina beharbada inozo hutsa naiz. Ez dakit ba…

  • Eta zuk zer pintatzen duzu eztabaida honetan, beti zaude Jericó aldean tronpeta jotzen, eta orain hemen ere parte hartu behar duzu?
    Egia esateko, zure komentarioa ez dut piperrik ere ulertu. Zer esan nahi zenuen?
    Argitu mesedez

  • Egunon Annelein,

    Badakina. Jubilatuok badinagu astirik Jeriko aldera bidaiatzeko ere, oraindik ez baitago perimetralik iduruziko bidaietarako.

    Galderak egiteko eskatu duzue eta nik galdera bat egin dut.

    Uste dut nahiko galdera argia dela: sexua (organismoa bera bezala) ezin dela kamustu edo baldintzatu, ez.dakit.nor ez.dakit.zer erran, itsustu edo eraso egin diolako.

  • Euskaran aditua izateak Naberanek hitanoaren erabilera baldin badakar, nik nahiago dut betiko ezjakin gelditzea.

  • Hi Xen Pelar,
    Gure eskualdean ez diat entzun inoiz hika (emakumeek emakumeei salbu), beraz, L praktikak egiten nabilek.

    Kritikatu beharrean, egizak noizean behin (otu zaizunean) zuzenketatxoren bat, edo bestela ez jarri nire autoaren aurrean. Ezagutzen dizkiak nire ahulezia, hi.

  • Zuzenketatxoak eskatzen dituzunez hor doa bat: hikako tratamenduak zuzena izateaz gain (eta horretan asko duzu ikasteko, nahiz eta “euskaran aditutzat” aurkeztu zeure burua) egokia izan behar du: zuk eta biok ez dugu inolako konfiantzarik erregistro horren erabilpena justifikatzeko (edo agian apaiza izan zarenez, oraindik uste duzu besteok baino maila altuago bat duzula?).

  • Hi, Xen Pelar jauna,

    Apaiza izan nauk, bai, eta ez alferrik. Nire gremioko gutxi batzuek frankismoa eta vatikanismoa astindu genian.

    Hik zer egin duk, bada? Ezen oraindik baduk bai zereginik.
    Eta ez nauk inor baino gehiago sentitzen, jakin nahi badut.

  • Osasun-langilea 2021-05-07 22:00

    Aupa Xen Pelar! Ez galdu denbora morroi honekin.
    Apaizek hika hitz egiten zieten besteei, baserritarrek haziendei horrela egiten zieten arrazoi berberengatik, beti pulpitotik mintzatuz. Asmatutako jainko batean sinesten dute baino gero birusak ukatzen dituzte. Jainkoaren graziaz adituak dira euskaran, feminismoan, birologian …

  • Lastima. Gure ganorabako ika-mikak traba baino ez dio egiten EHFEren gune honi.

  • Amonamantangorri Atzo

    Badira hiru egun EHFEk testu hori argitaratu zuela: “… gehiago jakin edo argitu nahi baduzue, galdetu beldurrik gabe, gustura argituko ditugu zuen zalantzak”.
    Dirudienez, galderei baizik ez diete erantzuten.
    Beraz, galdera moduan: gizon-emakumeon arteko desberdintasunak begi bistakoak izanik (ez fisikoak bakarrik), benetan posible eta desiratzekoa ote da “generoaren abolizioa”, gizon-emakumeoi esleitutako rol sozialen desagertzea?

    Zergatik herrialde garatuetan, non lanbidea hautatzeko askatasun handiagoa daukagun, medikuntza ikasleen %70 emakumezkoak dira eta ingeniarigaien %80 gizonezkoak? Hezkuntza eta gizartearen eraginez, faktore biologiko-ebolutiboengatik, ala biengatik? Imagina al daiteke zanpakuntza gabeko sexu-genero sistemarik?

  • Ongi etorri.
    Jartzen duzu adibidean (medikuntza vs. ingenieritza), hezkuntza eta gizartearen kariaz, dudagabe.

    Eta “generoari” dagokionez, euskerak ez zuen hartu erreferentziatzat. Beraz, abolitzekoa da, zalantzarik gabe.

    Baina ez duzue argitu nire zalantza: “sexua zapalkuntzaren erroa” dela diozue.
    Nire ustez, sexua (organismoa bera bezala) ezin da kamustu edota baldintzatu ezein kausarengatik, ezta “ez.dakit.nork ez.dakit.zer” erran, itsustu edo eraso egiten diolako ere.
    Ba hori, hori argiago azaldu beharko zenuketela.

  • Abolitu behar litzatekeena supremazismo alfa da, hortik jaiotzen dira gaixotasun mental guztiak ere. Ebidentziak leku guztietan daude, begiratzeko ausardia, nerabezarotik lantzen hasi behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude